572 resultats pour *:* [91 - 100]
Ohiko izena Erdi Aroan, Nafarroan batik bat. Apardoze (Nafarroa) herrian 991. urtean bi Aznar bizi ziren; 1258an Iruñeko Aznar batek San Nikolas burgua (Iruñea) erre omen zuen nahi gabe. Aznar gero deitura bihurtu zen. Ikus Azeari.
Erdi Aroko izena, 1046an Leiren (dompno Azubeli [...] et dompno Sancio Azubeliz) dokumentatua. Ezkarozen (Nafarroa) eta Otsagabian (Nafarroa) Azubele aldaera agertzen da, 1072. urtean.
Cascanteko (Nafarroa) III. mendeko martiria eta Galipentzuko (Nafarroa) ermita. Santuaren eguna urtarrilaren 27an da.
Hitz arrunta eta Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Bakarne izenarentzat proposaturiko baliokide maskulinoa. Gaur egun gizonezkoek horrelako izenak izatea bitxia den arren, XX. mendearen hasieran ohikoa zen. Ikus Bakarne.
Blas (es), Blaise (fr)
Blas izenaren euskarazko aldaera da ('Jaun Done Baladi / nik sua estali / edozein gaixto jin baladi / bortan bedi harri'). Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ere biltzen da, Blas-en baliokidetzat. Ikus Bladi.
Baltasar (es), Balthazar (fr)
Santu-ixendegi euzkotarra lanean Baltasaren euskal aldaera gisa ageri da. Asiriar jatorria du (Belshazzar "Baal jainkoak babes beza erregea") eta latinez Baltasar bilakatu zen. Tradizioaren arabera, Baltasar Jesus jaioberria gurtzera Betleemera joan zen erregeetako bat izan zen. Lehen aldiz VI. mendeko Ravenako (Italia) San Apollinaire Nuovon ageri da. Hasieran gizon heldua irudikitzen bazuen ere, XV. mendetik aurrera Afrikako biztanleen ordezkari moduan azaltzen da. Aldaera: Baltasar.
Valentín (es), Valentin (fr)
Santu-ixendegi euzkotarra lanean Valentínentzat proposaturiko kidea. Ikus Valentin.
Valentín (es), Valentin (fr)
Latineko Valentinusetik dator eta hau valens 'ausarta'-tik. Lehenago erabiltzen ez zen kristau izena da, zuen esanahi mistikoari esker zabaldu zena. San Valentin martiriaren egunean maiteminduen jaia ospatzen da orain, baina honek ez du inolako tradiziorik, eta merkataritza arrazoi hutsengatik egiten da.
Bizkaiko patroietako bat den Balentin Berriotxoa santuaren eguna uztailaren 4an da. Aldaerak: Valentin, santu izendegietan ohikoa, eta pertsona izena den Balendin.
Erdi Aroko euskal izena, Iruñean XIV. mendean ageri den Falconekin hertsiki loturik dagoena. 1105ean Balcoe de la Torlegi azaltzen da Iruñeko katedraleko artxiboan. Ikus Belatz.
Erdi Aroko euskal izena. 1353an Baltza izeneko batek sinatu zuen bakea abendañotarrekin, Bilbon.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.