572 resultats pour *:* [151 - 160]
Domingo (es), Dominique (fr)
Ikus Domiku.
Dionisio (es), Denis (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Dionisio izenaren baliokidetzat ematen da. Ikus Denis.
Durrumako (Araba) jaieguna. Izatez Done Erruma herriaren euskal izenaren ahozko laburpena baizik ez da, festa eguna adierazteko gorde dena. Nabarmendu beharra da herriaren erdal izenean euskal azentuaren eredua atxikitzen dela (San Róman esaten da).
Goierri (Gipuzkoa) aldean ekaitza ekartzen duen izaki mitologikoa adierazten du izen honek.
'Polita' adiera duen euskal adjektiboan du izen honek iturri. Egun aski hedaturik dago Euskal Herrian.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eduardo izenaren baliokidea. Ikus Eduardo.
Erdi Aroko izena, Errodrigoren aldaera. Garibai historialariak bildu zuen: 'Edrigu de Villalan, egun heben eta bihar han'.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ageri den Edurneren gizonentzako ordaina. Edur 'elurra' mendebaldeko hitza da, euskalki honetan egin baitzen aipatutako santuen izendegia.
Paulino Solozabal (Etxebarria, 1912 - Mungia, 2009) idazlearen goitizena, egia eta eder hitzez osatua. Hainbat aldizkaritan idatzi du eta Uskeriak, Urre-bizitza, Gizonetan eta Erri Arnasa izeneko liburuak eman ditu argitara.
Munduko erlijio zahar guztietan egon da Eki edo Eguzkiarekiko jaiera, hori baita bizitzaren iturria. Lazarragaren poemetan (1567) honela ageri da: Guztioen gañetiko larrosea, eguzki ederraren esposea. Ikus Eki eta Ekhi.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.