- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Jaun Done Joanizgibel - Places - EODA

Jaun Done Joanizgibel (Aurkintza)

Entity:
Orografia/Aurkintza
Status of decision:
lemma without regulation 
Situation: Lerga
  • juandejuanizguibel - (1761) NAN.PR.UNX , 45. k.
    (...)
    Ms una Pieza...en JuandeJuanizguibel...
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • jaun done joanizgibel - (1994) OV.11 , 622-623
    (...)
    Aurkitu duguna Juandejuanizguibel (1761) da, baina Jaun > Juan eta Done > Dene > de urrats eta laburketak ohizkoak direnez, aldaera batutzat forma osoa hobetsi dugu. Mitxelenak Joaniz aldaera biltzen du, Joanes, Joane eta besterekin batera, eta latineko Iohannes, Iohannem-etik eratortzen. Guk dokumentatu dugun Juaniz forman erdal Juan izenaren eragina ikus daiteke, euskararen barruan bertan gertatu ohi den -oa- > -wa- pausoarena (cf. Basaburuan juan [xwán] < joan), nahiz biona. Agezan, ikusi dugun bezala (ikus herri honetako Jaun Done Joanisgibela sarrera), Joani- dugu 1592an, eta Juanis- urte batzu beranduago (1631n) [Juan de Beriaynek Iuan Done Iuaniz- erabiltzen du: "Iuandone Iuaniscen E[bange]lioan erraten denean, Et verbum factum est" (TCOM, 125. or.); "bearda jarri belaurico Iuan [Iua]niscen Euangelioan, ytz ayec […] diradenean…" (Id., 124. or.). 98. orrialdean Iuan Done Juaniseen dugu, itxura guztien arabera c eta e nahastu direlarik: "…eta arrazio da, eztitecen atra ariqueta Iuandone Iuaniseen Euangelioa azquenean leycendena ençun arterayno". Dena den, behin gutxienez Iuan Done Juanes darabil: "Mezaren azquenean erratenda Iuan doneIuanes Euangelistaren Euangelioa non baytaude escriuaturic, ytz ohec" (113. or.). Lehen elementuari dagokionez, normalean Iuan erabiltzen du, baina bitan Iaun edireten dugu: "…eta andic aurrera aren ceruizuan vicizeco, eta cumpliceco Christioac dituen obligaciohequi, onetaco escacenduela Virgina Andredona Mariari, eta Iaundone Miquel Ayngueruari, eta sandu guciey, eta Sacerdoteari otoytz eguin dezaten Iaun goycoaren aurrean", "… daquitela onlacohec ece Iaungoycoac ceruan dagonac eguinenduela ayessas burla, eta Virgina Mariac Iaun done Miquel Arcangelec, eta Sanduec…" (40. or.). Galar-Espartzako Joan Remiriz edo Joanes Remirez-en eta Taxoareko Maria-ren ezkontzaren lekukotasunetan (ikus TAV, 152-154. orr.) Joanis edo Joannis da Joanes-en aldaera euskalduna, alegia, Agezan aurkitzen dugun bera: "Alaber çuc arçen duçu Joanis ori çure senarçat?...Joannis, çuc arçen duçu Mari ori çeure emazteçat…bayez. Alaber, çuc, Maria, arçen duçu Joannis ori çeure çenarçat…bayez"]. Gaurregun Jaun Done Joanizgibel ezezaguna denagatik, Tras San Juan oraindik ere bizirik dago, eta Iturrotz eta Epaiz-en arteko alderdi menditsua adierazten du. Bai izen euskaldunak eta bai erdaldunak orain galdurik dagoen eta dokumentazioan ageri ez den *Jaun Done Joaniz (edo *Juan Dene / Dere Juaniz) bat suposatzen dute. Toponimo honen goiti-beheitiko kokagunea zein zen badakigu, egungo Tras San Juan-ek horren gibeleko aldean behar baitu. Notatzekoa da puntu honetan Lergan batzutan sainduaren izen erdaldunak iraun duela, eta euskalduna desagertu dela: Sanditume eta Jaun Done Joanizgibela galdu dira, baina ez Santo Tomás eta Tras San Juan; eta beste batzutan alderantziz gertatu dela, hau da, izen euskaldunak iraun duela eta erdalduna galdu dela: Jaun Done Mikendi, Jaun Done Petri, (Jaun Done) Salbatore eta Sandagata bizirik ditugu; hauen kide erdaldunak diren San Vicente, San Pedro, San Salvador eta Santa Agueda, ordea, zeharo ezezagunak dira gaurregun. Beste zenbait aldiz izen erdalduna baizik ez dugu dokumentatu (Santa Bárbara, Santa Coloma, San Miguel, San Pablo, San Pelayo [Cf. Jaun Done Belaio Eslaban.]) hauek ere euskaraz ibili izan diren arren, San Gines-en eratorria den San Ginesondoa-n ikusten den moduan. Beste batzutan bi izenak (euskalduna eta erdalduna) galdu dira (Sandiandore / San Andrés bikotea, adibidez).
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

 

  • Jaun Done Joanizgibel ()
UTM:

				
Coordinates:

				

cartography:

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper