2318 results for *:* [241 - 250]
Nafarroan, Zirauki eta Mañeruren artean dagoen Andre Mariaren ermita, antzinako herri baten hondarreko eraikuntza. 1192an aipatzen da lehendabiziko aldiz, Antso VI.aren garaian. Ermita XIII. mendekoa da; egun desagertu den XVI. mendeko eranskin edo gehigarria izan zuen. Orain ez du kulturik.
Anisia (es)
Gaztelaniazko Anisia izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako kidea da hau. Santuaren eguna abenduaren 30ean da.
Ezkabarteko eta Ollarango herriak (Nafarroa) eta Andre Mariaren adbokazioak. Ollarango herria 1024an aipatzen da, bertako monasterio bikoitzagatik. Done Bladiren elizan bada XIII-XIV. mendeetako Andre Mariaren irudia. Ezkabarteko Anotz (Nafarroa) 1264an Odieta ibarrekotzat ageri da. Zorigaitzez, jatorrizko Andre Mariaren eliza eta irudi erromanikoak ez dira gorde.
Grezierako Anthía 'loretsua' hitzetik dator. Hau Argosen Hera (Juno Erroman) eta Cnososen Afrodita (Venus Erroman) jainkosak izendatzeko erabiltzen zen. Adrianoren garaian, Sizilian, Santa Antia izeneko martiria bizi izan zen. Santuaren eguna apirilaren 18an da. Aldaera: Ante (Deun-ixendegi euzkotarra).
Antígona (es), Antigone (fr), Antigoné (fr), Antigone (en), Ἀντιγόνη (el cl)
Euskal herriko hainbat lekutan aurkitzen dugun Andre Mariaren adbokazioa. Besteak beste, azaltzen da Argantzun, Bastida, Mañueta, Mendiguren eta Mungian (Araba); Gernika, Lekeitio, Ondarroa eta Urduñan (Bizkaia); eta Zumarragan (Gipuzkoa). Aldaerak: Aintzina eta Aintziñe.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.