2318 results for *:* [101 - 110]
Albana (es), Albane (fr)
Gaztelaniazko Albanoren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Erdarazko forma 'Alba Longa hirikoa' esanahia zuen Albanus latineko jentiliziotik dator. San Albano Ingalaterrako lehenengo martiria izan zen.
Andre Mariaren adbokazioa, Albeizkoa (Araba). Herriko elizan Orrao ermitako irudia gordetzen da. Autore batzuen ustez, Albeiz dateke erromatarren garaiko Alba herria. Aipatutako garai horretako hilarri batzuk daude Andre Mariaren ermitan.
Albina (es)
Gaztelaniazko Albinoren emakumezko baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Erdarazko forma albinusetik atera da eta hau albus 'zuritik'. Euskal izen zaharretan honen kidea den Zuria dugu. Ikus Alba.
Elvira (es), Elvire (fr)
Nafarroan Erdi Aroan erabiltzen zen Elbira izenaren aldaera arrunta. 1136an Antsoainen ageri da, 1235ean Garesen eta 1311n Erriberrin. Ikus Elbira.
Andre Mariaren ermita, Orozkon (Bizkaia). Bertako semea bide zen 1353an, banderizoen garaiko gerretan, Bilbon bakea sinatu zutenetako bat.
Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Ezagutzen dugun herri honen lehenengo aipamena 1384. urtekoa da, Tolosarekin elkartu zen garaikoa. Eliza 1674 berreraikitzen hasi ziren, aurrekoa txikiegia baitzen. 1587an Grazia Goikoetxeak erromesentzako ospitalea sortu zuen bertan.
Andre Mariaren antzinako ermita, Agurainen (Araba). Izatez Albizua herri hustuko eliza zen. Ermitaren azkeneko aipamenak XVII. mendekoak dira.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.