1280 results for *:* [241 - 250]
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Asteria.
Grezierako Asteríe izenetik datorkigu eta hau astér 'izarra'-tik. Asteria-k, Koeos titanaren alabak, Zeusengadik ihes egiteko itsasora bota zuen bere burua, eta Delos uhartea bihurtu zen. IV. mendeko Santa Asteria Bergamon, Sizilian, martirizatu zuten ahizparekin batera. Jai eguna abuztuaren 10ean da. Aldaera: Astere (Deun-ixendegi euzkotarra).
Erdi Aroan Iruñeko katedraleko artxiboan dokumentatutako Assur gizon izenaren emakumezkoen kidea.Eratsun eta Beintza-Labaiengo (Nafarroa) aurkintza eta baserri izena ere bada.
Nafarroako Araitz ibarreko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Atalluko XIV. mendeko Ama Birjinaren irudia Done Joanesen elizan zegoen. Zoritxarrez egun desagertua da.
Atanasia (es), Athanasie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Atanasia.
Teresa (es), Thérèse (fr)
Taresa, Teresaren Erdi Aroko aldaera. Leiren (Nafarroa) azaltzen da aurreneko aldiz, 1071. urtean (dompna Atharesa). Izen hau zuen XII. mendean Lapurdiko bizkondearen lehen emazteak. Ikus Teresa.
Maeztuko (Araba) Andre Mariaren ermita, jatorriz erromanikoa. Tamalez, irudia 1832an txikitu zuten, bikarioak aginduta, zahartuegi zegoelako. Herriko parrokia ere Andre Mariari eskainirik dago. Erdi Aroan izen bereko bi herri egon ziren, goikoa eta behekoa, eta gaztelu bat.
Belén (es)
Belem pertsona-izenaren baliokidetzat erabili den izen arrunta. Ikus Belem.
Andre Mariaren ermita Eraulen (Nafarroa). Antzina herria izan zen, baina XV. mendean hustu zen.
Angustias (es)
Sabino Aranak atsekabe hitz arruntaren atsegabe aldaeratik sortutako hitza. Geroago, gaztelaniazko Consueloren parekotzat erabili izan zen. Ikus Kontsuelo.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.