1280 results for *:* [221 - 230]
Andre Mariaren bi adbokazio daude izen honekin, bat Artzibarren (Nafarroa) eta bestea Iruraiz-Gaunan (Araba), Arrieta derizten herrietan. Arabakoa Santa Maria Magdalenaren elizako aldare nagusian dago, eta Nafarroakoa Done Laurendiren elizan.
Etxauribarko Arraitza (Nafarroa) herrian, Endezelaia mendian dagoen Andre Mariaren ermita. Izena aurrez aurre duen Sarbil haitzetik datorkio. Sukarretik eta gaixotasunetatik babesteko eskatu ohi zitzaion. Jaia egiten denean, maiatzaren 15ean, irudia Otazura (Nafarroa) jaisten dute.
Amaritako (Araba) Andre Mariaren ermita, egun Trinioste edo Amaritarana izenez ezagutzen den aurkintzan zegoena, Erretanako tren geltoki zaharraren ondoan. Andre Mariaren ermita honek berebiziko garrantzia izan zuen XVI-XVIII. mendeetan, baina 1825ean erortzeko zorian zegoela-eta meza ematea debekatu zuten. Izentzat Arluzea aldaera laburtua ere erabili izan da.
Andre Mariaren ermita, Zumaian (Gipuzkoa), eta 1620tik aurrera herriko zaindaria. Antza denez, ermita hau antzinako parrokia da. Lehendabiziko aipamena 1292koa da, Gaztelako Antso erregeak Orreagako (Nafarroa) monasterioari eman zionekoa. Kondairak dioenez, Ama Birjina harri artean agertu zen, eta horri zor bide zaio izena. Hala ere, Mitxelenak J. B. Olaetxearen eta L. Murugarrenen lanetan oinarriturik argitu zuenez, antzinako izena Arridokieta zen -Isastiren Compendio-n ikus daiteke aldaera hau, grafiak grafia-, hots, harri, idoki 'atera, aterea' eta -eta dira osagaiak ('harri aterea(k), ilkia(k) dagoen / dauden tokia'), eta, beraz, toponimoak ez du toki-rekin zerikusirik. Julene Azpeitia (Zumaia, 1888-1980) idazle eta ohorezko euskaltzainak izen hau erabili zuen goitizentzat. Hipokoristikoa edo lagun arteko aldaera Arritxu da.
Arritokieta izenaren ohiko izen ttipia.
Bi dira Arrizabalaga izeneko andre mariak, Aguraingoa (Araba) eta Muru Artederretakoa (Nafarroa). Arabako ermita desagertu egin zen, baina badakigu Sorginetxe izeneko trikuharritik gertu zegoela. Europa osoan aurreko erlijioentzat sakratuak ziren lekuak bereganatzeko joera egon da, askotan ermita eraikiz (ikus Arrako), era honetan jarraitzaileak lortzeko. Hau dela-eta askotan leku bakar batean kultu baten baino gehiagoren aztarnak agertzen dira, batzuk besteen gainean. Izenaren aldaera Arrizala dugu. Done Joanes goizean udalbatza Arrizabalagara joaten da, behinola egiten zen prozesioa berrituz. Aranako Andra Maria ere deitu izan zaio. Muru Artederretakoa (ikus Artederreta) gaur egun Arrosariokoa deitzen dute.
Ikus Arrizabalaga.
Rosalía (es), Rosalie (fr)
Nahiz eta tradizionalki jatorria arrosa eta lili landare izenekin lotu, badirudi normandoek Siziliara eramandako Rocelin edo Roscelin frantses izena dela. Santa Arrosali Palermon bizi izan zen, harpe batean bakardadean, Kristori zion maitasunagatik. Kondairak dioenez, Jesusek berak oparitu zion lore sorta bat. Jaieguna uztailaren 15ean da. Aldaerak: Arrosalia eta Errosale (Deun-ixendegi euzkotarra).
Rosana (es), Roxane (fr)
Rosa eta Ana izenen batuketaren emaitza den gaztelaniazko Rosanaren baliokidetzat erabili da hau Euskal Herriko mendebaldean, XX. mendean. Bukaera Sabin Aranaren bidetik sortutako beste izenen analogiaz moldatu da (adibidez Ane).
Arsenia (es)
Gaztelaniazko Arsenioren baliokidetzat Arseni (giz.) eta Arsene (emak.) ematen ditu Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Gaztelaniazko izena grezierako Arseniosetik dator eta hau arsen 'gizonarena, gizon itxurakoa' hitzetik. San Arsenio Korfuko (Grezia) lehenengo apezpikua izan zen.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.