- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Search

1280 results for *:* [211 - 220]

Arnotegi (female)

  • Obanosen (Nafarroa) karlistadetan gotortutako mendi tontor batean dagoen Andre Mariaren ermita, Donejakue bidetik hurbil. Behiala ermitara gauez joateko ohitura zegoen, baina erromeriak egiten zirela ikusita debekatu egin zuten. Bilbo gainean dagoen mendi batek ere izen bera du; bertan bada azken karlistaldiko gotorleku bat.

Aroa (female)

  • Izen arrunta, azken urteotan ponte izentzat maiz erabilia. Ikus 'aroa.

Aroia (female)

  • Hondarribiko (Gipuzkoa) mintzoan aukera hitzaren sinonimoa.

Arraitz (female)

  • Ultzamako (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Herriko jaiak abuztuaren 14an eta 15ean dira.

Arrako (female)

  • Belaguako trikuharri handia, Erronkari (Nafarroa) ibarrean, eta Andre Mariaren elizattoa. Kristau ermitak, maiz, aspaldidanik sakratuak ziren lekuetan agertzen dira, hemen bezala. Jaia uztailaren 26an da, Santa Ana egunean, Andre Mariaren festa ere izan arren. Arrakokoa zen Petri Karrika ospetsua, Biarnokoei hiru behien zerga ordainarazi ziena.

Arrate (female)

  • Eibarko (Gipuzkoa) Andre Maria, hiri honetako eta Elgoibarko zaindaria dena. Kondairak dioenez, santutegia okerreko lekuan eraikitzen hasi omen ziren, eta eraikigaiak gauez lekuz aldatzen omen ziren, hura Ama Birjinak nahi zuen tokian egin zuten arte. Lehenengo aipamen idatzia 1498ko da. 1563an jaia irailaren 8an ospatzeko baimena eskatu zuten, abenduan egitea neketsua zelako. Inguru hauetan haurrak Arratetik datozela esaten da eta goian dagoen gurutzeari hiru itzuli egin ohi zaizkio, ezkontidea eskatzeko. Gerran miliziano talde batek Eibarko komentu batera eraman zuen Andre Maria, babesteko. Irudia XIV. mendekoa da.

    Arrateko zelaiko
    bai floridadea
    andixek gora dago
    zerura bidea.

Arrazubi (female)

  • Andre Mariaren ermita, Olorizkoa (Nafarroa), izen bereko herrixkako eliza zena. Arrazubi XX. mendearen hastapenean hustu zen. Eraikuntza erromanikoa da eta kanpoaldean hilobi ikusgarria du. Irudia Soltxagako (Nafarroa) elizan dago.

Arrene (female)

  • Oración (es), Rosario (es)

  • Gaztelaniazko Oración edo Rosario izenaren ordaina Edurne edo Ikerne izenen analogiaz sortua. Osagaiak arren 'otoi, mesedez' eta Sabin Aranak sortutako -(n)e amaiera dira.

Arreo (female)

  • Ikus Yera.

Arriaga (female)

  • Gasteizko behialako herrixka, hiriak bereganatutako lehenetakoa (1258), eta Andre Mariaren adbokazioa. Lakua deritzon zelaian egiten zituen batzarrak Arriagako kofradiak, Done Joanesen elizan. Bertan hautatzen ziren Arabako alkate nagusiak, epaile lanak egin behar zituztenak. Done Joanes egunean Andre Mariaren irudia prozesioan ateratzen zuten.

All pages:

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper