572 results for *:* [201 - 210]
Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Eztebe.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Jainkoaren etorrera (Mendekoste) izendatzeko proposatutako izena.
Pierres Topet (Barkoxe, 1786-1862) koplari ezagunaren goitizena, Etxahunea haren sortetxeari zor zaiona. Nahiz eta berak deus ere idatzi ez, kantuak ahoz aho iritsi zaizkigu. Entzutetsuenak Ahaide delezius huntan, Bi berset dolorusik eta Munduan malerusik dira.
Erdi Aroko izena. 1448an behin baino gehiagotan agertzen zaigu Arrasateko borrokan (Gipuzkoa).
F. Navarro Villosladak idatzitako Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuan agertzen den pertsonaia, Amagoiaren semea. Beste izen ezagunago bat ere badu eleberrian: Asier. Germaniar etorkiko izen hau, Eudon, izan zuen Baskoniako dukeak VIII. mendean.
Eugenio (es), Eugène (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako Eukeni izenetik eratorritako izena. Ikus Eugenio.
Eugenio (es), Eugène (fr)
Grekoko Eughenios 'jaiotza onekoa' -Eughenius latinez- izenetik. Toledoko (Espainia) San Eugenio hiri honetako lehen apezpikua izan bide zen. Eukeni izen arrakastatsua Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ageri da. Geroago izen honetatik sortu zen Euken. Santuaren eguna martxoaren 4an da.
Eulatz edo Eurlatz Nafarroako Aralarko aurkintza baten izena da.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eulogioren baliokidetzat ematen da. Jatorria grezierako Eulogios izenean du. Honen esanahia aldatu egin zen, eta 'ongi mintzo dena' adieraztetik 'bedeinkatua' adieraztera igaro zen kristauen artean. San Eulogio IX. mendean bizi izan zen Iberiar penintsulan. Santuaren eguna urtarrilaren 9an da. Ikus Eusebi.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Eusebiorentzat proposatutako baliokidea. Ikus Eusebio. Gaur egun, Hegoaldean, gaztelaniaz -io (gizona) / -ia (emaztekia) bukaera duten izenek euskaraz -io / -i izan ohi dute, eta, horregatik, Euxebio gizon izena da, Euxabi emakume izentzat hartzen den bitartean. Beste horrenbeste gertatzen da, adibidez, Euxtakio / Euxtaki parearekin.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.