1267 results for *:* [91 - 100]
Maternidad (es)
XX. mendearen bigarren erdialdean Edurne edo Ikerne izenen analogiaz sortutako izena . Osagaiak: ama 'ama' eta -(n)e atzizkia.
Donostiako auzoa.
Gasteizko herrixka eta bertako Done Petri Apostoluaren elizan dagoen Arrosarioko Andre Maria. Herria 1025ean ageri da lehenengo aldiz Hamarita idatzita.
Amada (es)
Latineko Amatus 'maitatua' hitzetik sorturiko Erdi Aroko euskal izena. 1249an ageri da, Ipar Euskal Herrian. Gaztelaniazko Amada aldaera ere erabili izan da gure artean. Santuaren eguna urtarrilaren 20an da.
Amada (es)
Amada santu-izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Maite eta Amata.
Iurretako (Bizkaia) Done Martieren ermitan dagoen Andre Mariaren irudia. Elizatxo honen lehendabiziko aipamena 1072.ekoa da, Antso Peñalengoa erregeak Kukullako Donemiliagari (Errioxa) atxiki zionekoa: '... Sancti Martini de Ihurrieta'. Santuaren eguna uztailaren 4an da.
Amelia (es), Amélie (fr)
Amelia (es), Amélie (fr)
Jatorri zehaztu gabeko izena: batzuen ustez, grekoko amalós izenetik datorke; beste batzuen iritziz, ordea, germanierazko Amalberga izenean duke sorburu. Amalia izeneko santua Belgikan bizi izan zen VIII. mendean. Jatorrizko izenak -a bazuen ere, euskaraz ohikoa da -ia amaiera duten izenetan galtzea hurbiltasun kutsua emateko. Santuaren eguna irailaren 19an da.
Aldaera: Amale.
Jatorri zehaztu gabeko izena: batzuen ustez, grekoko amalós izenetik datorke; beste batzuen iritziz, ordea, germanierazko Amalberga izenean duke sorburu. Amalia izeneko santua Belgikan bizi izan zen VIII. mendean. Santuaren eguna irailaren 19an da. Aldaera: Amale (Deun-ixendegi euzkotarra).
Hitz arrunta, duen esanahiagatik 'ametsa', 'nahikaria' euskaraz pertsona-izentzat usu erabilia.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.