554 results for *:* [81 - 90]
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen da, Aurkene izenaren gizonentzako baliokidetzat. Informazio gehiago izateko ikus Aurkene.
Nafarroan ageri den Erdi Aroko izena. Beste baten laguntzarekin ere kausitzen dugu, Iratxeko (Nafarroa) 1072ko Aurubilitu elkartuan.
Erdi Aroko euskal izena 1072an Iratxen (Nafarroa) dokumentatua. Osagaiak Auru eta Bilitu dira. Ikus Auru eta Bilita sarrerak.
Agustín (es), Augustin (fr)
Dimako (Bizkaia) harpea, Jentilzubiren ondokoa. J. M. Barandiaranek ikertu zuen bertako aztarnategi arkeologikoa hagitz garrantzitsua da Euskal Herriko historiaurrea ezagutzeko.
Axular dugu euskal idazlerik garrantzitsuenetakoa. Izen-deituraz Pedro Agerre Azpilikueta zen; Axular izengoitia sortetxeari zor zaio. Urdazubin (Nafarroa) sortu zen 1535ean eta Salamancan ikasi ondoren Saran (Lapurdi) egon zen apaiz -erretore- hil arte. 1601ean herri honetatik bota nahi izan zuten, atzerritarra zelako aitzakian, baina erregeak babesa eman zion, nafarra izanik Lapurdin kanpotarra ez zelako. Beranduago, 1643. urtean, euskal literaturako maisulana den Gero liburua argitaratu zuen. Axularren eragina hain handia izan zen non mitologiara igaro baitzen. Sarako elizan (Lapurdi) dago ehortzirik.
Erdi Aroko euskal izena. 1167an egindako Aralarri buruzko agiri ezagun batean Azeari Umea azaltzen da, eta geroztik ohikoa da dokumentazioan. Latineko asinarius-etik dator, Aznar antroponimoa eta azeri (ikus Luki) izen arrunta bezala. Artaxoan (Nafarroa) XII. mendean Azari aldaera agertzen da; Arturo Campionek idatzitako Don García Almoravid eleberriaren pertsonaietako bat ere bada.
Asensio (es)
Berriki arte maizkara erabili da gure artean. Aurrenekoz 1146an aurkitzen dugu, Ascensio idatzirik, Iruñeko katedraleko dokumentazioan. .
Ohiko izena Erdi Aroan, Nafarroan batik bat. Apardoze (Nafarroa) herrian 991. urtean bi Aznar bizi ziren; 1258an Iruñeko Aznar batek San Nikolas burgua (Iruñea) erre omen zuen nahi gabe. Aznar gero deitura bihurtu zen. Ikus Azeari.
Erdi Aroko izena, 1046an Leiren (dompno Azubeli [...] et dompno Sancio Azubeliz) dokumentatua. Ezkarozen (Nafarroa) eta Otsagabian (Nafarroa) Azubele aldaera agertzen da, 1072. urtean.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.