554 results for *:* [1 - 10]
Ramos (es)
Gaztelaniazko Ramos izenaren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Hitz arrunta da: 'zuhaitz- edo zuhaixka-adarra'.
Avelino (es)
Gaztelaniazko Avelinoren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra) (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Izena Italiako Avellino hiri izenetik dator; bertako seme izandako San Andres Abelinori esker zabaldu zen. Santuaren eguna azaroaren 10ean da.
Sabin Aranak XIX. mendearen amaieran sortutako neologismoa da. Oinarrian aba (ustez, aitaren kide izan zen hitza, hemen asabaren esanahiarekin erabilia) eta (h)erri hitzak dituena. Hitz berri hori berehala zabaldu zen eta jadanik gerra zibilaren aurrean pertsona-izentzat erabili zen, baina 1939. urtera arte, beste euskal izen guztiak bezala debekatu baitzuten. Gainera, beste izen anitzekin ez bezala, itzultzean gaztelaniazko ordainak arazoak sortzen zituenez gero, agintari frankistek hala deitutakoei izena aldarazi zieten.
Adán (es), Adam (fr)
Euskal Herriko dokumentazioan franko azaltzen den Adam-en aldaera.
Hitz arrunta, 'norbaitenganako begirunea edo onginahia' adierazten duena.
Adrián (es), Adrien (fr)
Adrián izenarentzat proposatutako aldaera Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Ikus Adrian.
Itun Zaharrean, Jainkoaren izena ordezkatzeko hebreerako Adonai 'ene jauna' erabiltzen zuten, Hamar Aginduetako batek haren izena alferrik erabiltzea galarazten baitzuen. Santuaren eguna abenduaren 16an da.
Izen mitologiko honek ('zoria', 'joera') gauzak urrutitik egiteko ahalmena adierazten du, batik bat sorginek eta aztiek ohi dutena. Gizakumeok ere badugu, eta izaki mitologikoak menderatzeko balio dezake.
Aezkoako biztanleen izena da aetz; hemendik sortu bide da Aezkoa toponimoa. Goitizentzat batez ere Nafarroan erabili izan da.
Valentin Aurre Apraiz (Ajangiz, 1912 - 1966) idazlearen goitizena.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.