337 results for *:* [81 - 90]
Izen germaniar hau XX. mendearen amaiaeran mundu osoan zabaldu da. Erikah hitzak 'Marteren maitalea' esan nahi zuen.
Laudioko Andra Mariaren izena Mari Ermuko edo besterik gabe Ermuko hutsa erabiltzen zen: Hermuco de Ocharcoaga (Bilbo, 1511). Ikus Ermu.
Gipuzkoan ohikoa izan den Arrosaliren aldaera. Hernaniko Jauregi auzoan, esaterako, Erroxalinea baserria egon zen.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Sabin Aranaren ustez, izenak jatorrizko hizkuntzatik eratorri behar ziren eta, hartara, honako honetan gaztelaniatik atera zuen Espe. Ikus Itxaro.
Hitz arrunta euri eta -a.
Greziako mitologiako hiru gorgonetako bat zen Euriale, zaharrena eta errukia adierazten zuen bakarra. Santutegiak babesten zituen, besteak beste Delfoskoa. Kretako Minos erregearen alabak ere izen hau zuen.
Aralarko ingurua. Ezamabarrenean eraiki zen 1735ean Arritzagako Andre Mariaren ermita bertako langileek meza entzun zezaten.
Ezti eta izen hitzak erabiliz sortutako izena. Badirudi XX. mendeko izen hau gaztelaniazko Dulce Nombre de Maríaren kide moduan osatu zela. Ikus Eztia.
Sabino Aranak proposatu zuen Pelikite izenaren aldaera, 1936an Agurainen (Araba) erabilia. Santa Felizita VI.mendean martirizatu zuten Erroman kristaua izateagatik eta Maximoren katakunba datza. Santuaren eguna azaroaren 23an da.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.