69 emaitza bilaketarentzat
Dantzatu aditza zer da: naiz ala dut?
Zein da egokiena: lagunduko dizut etxera (dio ad.) ala lagunduko zaitut etxera (du ad.)?
Zein aditz-mota segitu behar dute aditz berriek? Eskiatu aditzak, esaterako: eskiatuko naiz/eskiatuko dut?
Zuzenak al dira sartu aditza eta utzi aditzak elkartuz sortutako esaldi hauek?
SARTZEN UTZI
a) Ez didate utzi hor sartzea.
b) Ez naute utzi hor sartzea.
c) Ez didate utzi hor sartzen.
d) Ez naute utzi hor sartzen.
Zein forma dira zuzenak: ni(k) neu(k) asko aldatu dut/naiz; harrezkero asko aldatu dira/dute gauzak/ek?
Zuzena al da Bost axola dit zer egingo duzun esaldia? Horrelako esaldiekin daukadan zalantza zera da: aditz nagusia Nor-Nori-Nork motakoa izanik (dio aditza), NORK kasua mendeko perpausak betetzen du; baina NORK marka ez da ageri.
Bestela esanda, Bost axola dit egingo duzunak esango banu, ez nuke zalantzarik, mendeko esaldiak NORK kasuko atzizkia, -ak, agerian du eta (egingo duzunAK).
Zein da zuzena, ez zait axola ala ez dit axola?
Zuzenak al dira begiratu aditzaren lau erabilera hauek?
Argibideak nahi nituzke damu izan aditzaren erabileraz.
Onargarria al da Garabi batetik eskegi dira, protestan esaldia? Izan ere, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak [OEH:ebaki] adibide hau dakar, besteak beste: Itxeki zan soka batetik eta aurkitu zuen zinzilika zegoala.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.