17 emaitza bilaketarentzat
Euskaltzaindiak onartzen al du eta kausala marratxoarekin idaztea? Adibidez: Trenak ihes egin dio, berandu ibili da-eta. Ezingo dizut eskura ordaindu, diru barik nago-eta.
Horrelako esaldiak marratxoz idaztea onartzen al da? Ala idazlearen esku uzten da marratxoaren erabilera? Ala erabat baztergarritzat jotzen da?
Zuzena al da ze ordu, ze polita, ze ona... idaztea? Ala zer ordu, zer polita, zer ona... idatzi behar da?
Ahoskera kontuan harturik eman omen da idaztaraua bait- partikularen kasuan (bainaiz, baikara, baitu…). Zergatik ez da horrela jokatu beste hainbatetan? Adibidez, behinik behin, batik bat, -z gero, seietan/seiretan, alde/-kalde eta beste hainbatekin.
Nola idatzi behar da, ez ezik ala ezezik?
Nola idatzi behar da: ezta? ala ez da? Etorriko zara, ezta?
Zenbaitetan honela ikusi izan ditut hauek: erdi-prezioan / erdi prezioan, erdi-buelta / erdi buelta. Zuzenak al dira? Izan ere, halakoak nik beti beste era honetara erabiltzen ditut: prezio-erdian / prezio erdian, buelta-erdia / buelta erdia.
Nola behar du: <Mariak esan du, "Pozik nago"> ala <Mariak esan du: "Pozik nago">? Hau da, ‘esan du’ aditzaren atzetik, koma ala bi puntu?
Eta beste honetan: <Mariaren hitzetan, "Pozik nago"> ala <Mariaren hitzetan: "Pozik nago">?
Ondo esanda al dago Eguerdi on! esapidea?
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea naiz eta zalantza daukat Euskaltzaindiaren arauak emateko erarekin. Kasu batzuetan Euskaltzaindiak forma bat edo beste "hobesten" duela esaten da eta, irakurri dut, "hobetsi" esaten denean gainerako formak ez direla baztertzen, baina ez erabiltzea gomendatzen dela. Ondo nabil?
Hiztegi Batuan erraz nekusan hitz baten ordez beste bat hobetsita noiz zegoen. Euskaltzaindiaren Hiztegian, aldiz, ez dut antzematen ongi zein den hobespen-bidea.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.