JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: ezagutu (poza/garapena ezagutu)

Badakigu Herriak garapen handia ezagutu zuen modukoak ez direla egokiak (zuzenak), eta, hor, ezaguturen ordez, izan behar lukeela; beraz, uste izatekoa da goian aipaturikoa ere ez dela, gutxienez, egokia, euskaraz. Zuzen gabiltza?

Bai. Izan ere, ezagutu aditza ez da horrela erabili tradizio zahar eta berrian.

Azken orduko kalko baztergarria izateko itxura osoa dauka, seguru asko erdarazko conocer/connaître aditzaren balio guztiak, automatikoki, euskal hitzari ere eransteagatik sortutakoa. Gogoan izan euskaraz ezagutu aditzak erdarazko conocer=(re)conocer / connaître=(re)connaître aditzekin dauzkala kidetasun semantikoak, eta ez conocer=saber/savoirekin. Hori dela eta, euskaraz hizkuntzak jakin egiten ditugu, eta ez ezagutu; datuak jakin, eta ez ezagutu; matematikako erregela bat jakin, eta ez ezagutu. Horregatik, itzulpen kaxkarra da, esaterako, erdarazko conocimiento de lenguas / connaissance de langues euskaraz hizkuntzen ezaguera moduan itzultzea (hobe hizkuntzen jakite-maila, adibidez), ez baita esaten zenbat hizkuntza ezagutzen dituzu?, baizik zenbat hizkuntza dakizkizu?

Beraz, hobe da, dudazko gainerako kasuetan bezala, zalantzarik gabeko formetara jotzea, hots, ohikoagoetara.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak > kalko baztergarriak, hitzak > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper