JAGONET galde-erantzunak

Jatorria adieraztea: -ar/-tar/-dar, -ztar; -ko (espainiar filologia/literatura)

Espainiar filologia nahiz espainiar literatura biak gramatikalak al dira?

Tradizioan, -(t/d)ar atzizkia herritar-izenak osatzeko erabili izan da gehienbat; gaur egun, ordea, hedapen bat gertatu da atzizki horrekin.

Filología española edo literatura española modukoak itzultzeko, Espainiako filologia edo Espainiako literatura baino erabiliagoak dira egun -(t)ar atzizkidunak. Espainiako bezalako izenlagun batek leku bati egiten dio erreferentzia batez ere (ez beti, nolanahi ere), eta argi dago galderako adibideetan ez zaiola lekuari erreferentzia egiten, zuzenean ez behintzat. Horrenbestez, espainiar hitza, Espainiako baino definitugabeagoa denez, egokia da testuinguru horretan. Hala, espainiar literatura hurbilago dago ‘espainiarren literatura’tik, ‘Espainiako literatura’tik baino.

Hala ere, garbi dagoenean lekuaz ari garela, -ko erabili behar da. Geografia española ez da itzuli behar Espainiar geografia, Espainiako geografia baizik. Modu berean, beraz, gauza bat da Frantziako literatura eta beste bat frantziar literatura.

Azkenik, gogorarazi behar da hizkuntzari erreferentzia egiten zaion kasuetarako badela instrumentala oinarritzat hartuz eraikitako atzizki bat: -zko. Hala, espainierazko/espainolezko, italierazko, frantsesezko… literatura litzateke kasu horretan egitura zuzena.

Horrez gain, ikus hauek ere: "Jatorria adieraztea: -ar/-tar (txinatar kultura / kultura txinatarra)" (JAGONET), "Jatorria adieraztea: -ar/-tar/-dar (Etxeberria anai-arrebak, etxeberriatarrak; Ganboa sendia, ganboarrak)" (JAGONET), "Jatorria adieraztea: -ar, -tar, -dar, -oztar" (JAGONET)

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper