JAGONET galde-erantzunak

Ahoskera: aita eta ama hitzen azentu-indargunea

Ama eta aita hitzen azentu-moldeak zalantza sortzen dit. Zein da molde zuzena: áma eta áita ala amá eta aitá?

Galderako adibideei erreparatuz, azentu-indarra, egitekotan, lehen silaban egiten da normalean egungo euskara estandarrean (ai.ta eta a.ma); baina azentu horren intentsitatea inguruko hizkuntzena baino askoz apalagoa da [ai.ta.da.tor], [a.mak.da.ki.ho.ri].

Bokatiboak baldin badira, halere, azken silaba nagusitzen da erabat beste guztien gainetik (ai.ta, a.ma): [za.toz, ai.ta!], [es.ke.rri. kas.ko, a.ma].

Nolanahi ere, Euskaltzaindiak arautu gabeko esparrua da azentuarena, eta gai horri buruzko bibliografia ere urria da euskararen ondarean.

Erabilgarritasunari begira, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak argitaraturiko Ahoskera liburukian badaude galderan azaldutakoari buruzko argibide baliagarri batzuk: Ahoskera (EIMA), 54. or.. Horko iritzian, labur adierazita, puntu hau da kontuan hartzekoa:

Euskararen azentua, auzo-erdarenekin alderaturik, ez da azentu nabarmena. Euskaraz, oro har, silaba batetik bestera, ez da azentu-indargunerik sobera nabarmentzen. Tokian tokiko ohiturak ere ez dira berdinak beti.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: ahoskera

Unitate-mota: hitzak > izenak, prosodia > azentua

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper