JAGONET galde-erantzunak

Data adieraztea: ospakizunak (Sagardoaren Eguna / *Sagardo Eguna; Antxoaren Eguna / *Antxoa Eguna)

Nola behar du: Sagardoaren Eguna ala Sagardo Eguna, Berdelaren Eguna ala Berdel Eguna?

Sagardoaren Eguna da aukera egokia; beraz, horixe da gomendatzekoa.

Sagardo-eguna, bertso-eguna, berdel-eguna, balea-eguna eta gisakoak hitz elkartuak dira (mendekotasunezko elkarketak). Hitz elkartuek balio generikoa izaten dute (ez dute erreferentzia konkretu edo jakinik izaten, alegia): txori-kaiola izen elkartuak, esaterako, kaiola-mota bat adierazten du, ez kaiola jakin bat; bertso-egun izen elkartuak ere egun-mota bat adierazten du (bertsoak izan/izango diren eguna alegia, eta hori berez egunero egin litekeen jarduna da), ez egun jakin bat.

Era horretan ulertuta, egun hitzarekin hitz‑elkarte egokiak osatzen dira, baina esanahi erabat generikoa dutela ulertu behar dira, hala nola eskola-eguna, gogoeta-eguna, elur-eguna, greba-eguna, bertso-eguna eta abar.

Baina ez dira era horretakoak galderan ageri direnak, eta horregatik dira zalantzakoak: ?Sagardo Eguna, ?Bertso Eguna, ?Berdel Eguna, ?Balea Eguna… Horrelako egiturei, urteko egun jakin batez ari garen heinean, determinatzaile-sintagma dagokie (mugatu egin behar dira, nolabait esateko; alegia, -(r)en atzizkia lotu behar zaie), eta askoz egokiagoa da Sagardoaren Eguna, Bertsoaren Eguna, Berdelaren Eguna, Balearen Eguna eta abar esatea. Ekar dezagun gogora, konparazio baterako, txinatarren egutegiko urteen izendapena: Arratoiaren Urtea (≠ arratoi-urtea [arratoi asko izan den urtea]), Untxiaren Urtea (≠ untxi-urtea), etab.

Eta ospakizun baten izendapena aditzera ematen denez, letra larriz hasita idazten dira hitz guztiak.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak, izen bereziak > bestelakoak

Unitate-mota: hitzak > izenak

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper