JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: komunztadura (ospe eta entzutea ez da behar adinakoa)

Bi esaldi hauetan zalantza sortu zaigu:

  1. Frantsesa eta ingelesa ikasi nahi ditu.
  2. Euskal literaturaren ospe eta entzutea ez da behar adinakoa.

Esaldi horiek biak zuzenak eta egokiak al dira?

Bai, zuzenak eta egokiak dira esaldi horiek biak.

Lehen esaldian (eta horren gisakoetan), ohikoena aditzak plural-komunztadura hartzea izaten da. Beraz, frantsesa eta ingelesa ikasi nahi ditut forma da egokiena Euskal Gramatika. Lehen Urratsak IV, 114. or..

Badira, ordea, juntadura pluraltzat hartzen ez den zenbait kasu: perpausak juntatzen ditugunean eta juntagaiak sinonimoak edo erreferente berekoak direnean (edota izen abstraktuak juntatzen ditugunean), orduan singularreko komunztadura gauzatzen da, eta horixe da galderako bigarren esaldiaren kasua Euskal Gramatika. Lehen Urratsak IV, 53. or.. Izen juntatuak abstraktuak badira, ez da nahitaez plural-komunztadura gertatzen, eta bi bideak (singularra eta plurala) zilegi dira.

111. arauak berresten du hori: Juntatzen diren izenak oso hurbilekoak direnean, edo izenlagunaz nahiz izenondoaz lagundurik doazenean, ardatz anitzeko sintagma osa daiteke, kasu-marka amaieran ezarriaz:

Gorputz eta arimatik atera den oihua

Bere emazte eta alabari galdetu zien.

Zu egongo zera emen aientzat zorion ta pakea eskatzen (D. Aguirre, Garoa).

Horrez gainera, ikus hau ere: "Emendioa adieraztea: komunztadura juntaduran" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura

Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper