JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: begira, begiratu (du/dio)

Zuzenak al dira begiratu aditzaren lau erabilera hauek?

  1. Begira katua!
  2. Begira (zertan dabilen) ume hori.
  3. Begiratu hitz hori hiztegian.
  4. Nola sortzen dira klimak? Begira itzazu eskemak.

Egokiena Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:begiratu] sarrera begiratzea da. Dena dela, galderako begiratu aditzaren erabilera horiek direla eta, hona oharrak, hurrenez hurren:

  1. Begira katua! = Begira, hara; ikusi katua!
  2. Begira (zertan dabilen) ume hori = Begira (ezazu) (zertan dabilen) ume hori.
  3. Begiratu hitz hori hiztegian.Zuzena da bere horretan.
  4. ‘Zerbaiti edo norbaiti begia luzatu’ adieran, -i begiratu behar du. Beraz, hor egokia hau da: Nola sortzen dira klimak? Begiratu eskemei (edo Begiratu ezazu eskemetan / Ikus itzazu eskemak).

Horrez gainera, ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: begiratu (so egin), begiratu (zaindu) (du/dio)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura

Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper