22 emaitza bilaketarentzat
Zein da zuzena: Gaixotasunaren diagnostikoa garaiz egitea komenigarria dela irizten diote ala Gaixotasunaren diagnostikoaRI garaiz egitea komenigarria dela irizten diote?
Erabilera zuzena zein da?: Etortzen ahal naiz, etorri ahal naiz, etorri ahal liteke…
Bestalde, jokatu ahal dut = jokatzen ahal dut. Horrako ahal biak ontzat ematen ote dira?
Joan ahal naiz/dut - ez naiz/dut joaten ahal, ezin naiz/dut joan. Ez dut eraman ahal- ezin eraman dezaket/ezin dut eraman. Horrako ezin horrek beti laguntzaile trantsitiboa eskatzen al du?
Ba ote dago ñabardurarik egin dezake eta egin/egiten ahal duren artean? Ala berdin-berdin erabil ditzakegu?
Merezi izan aditza dela eta, ontzat ematen ditut honelakoak: Mikelek saria merezi du. Sanferminetara joatea merezi du. Donostiako Parte Zaharrera joatea merezi du.
Baina beste perpaus hau (Euskaltzaindiaren 31. arauan esaten denaren kontra doana) ontzat eman al daiteke?: Arestian aipatutakoak (hau da), Donostiako Parte Zaharrera joateak, merezi du.
Zuzena al da iritziz aldatu NAIZ esatea?
Zuzenak al dira jendea kirolaz gozatzen da / jendeak kirolaz gozatzen du / jendeak kirola gozatzen du esaldiak? Hirurek esanahi bera al dute?
Zuzenak al dira harritzen naiz horrela izatea, harritzen naiz horrela izateaz, harritzen nau horrela izateak esaldiak? Eta harritzen zait horrela izatea zuzena da?
Zuzena al da autobusari itxaron behar diot esaldia?
Horrek bere horretan darrai bezalako esaldietan darrai forma trinkoak onartzen al du du (Nor-Nork) aditz-erregimena?
Nola jokatu behar da barkatu aditza: barka nazazu ala barkaidazu?
Zuzena al da lehortu aditzarekin zaitez erabiltzea? Adibidez, eskuak lehortu ditu, bustita zaude eta lehortu zaitez gisakoetan.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.