108 emaitza bilaketarentzat
Inoiz, honako esaldi hauen antzekoak aurkitu izan ditugu: Nirekiko, horrek ez dauka ez hankarik ez bururik. Gure zalantza da nirekiko hori nire ustezen baliokidetzat har ote dezakegun.
Ongi etorri!, baina Zaretela ongi etorriak!
Lehenengoa esaten denean, ez al dago ulertzerik beti dagoela elidituta, ezkutatuta, zaretela… delakoa?
Ondo erabilita al daude izenburuko esapideak?
Maiz entzuten diren Ba, bai! Ba, ez! horiek onartu behar ditugu jatorragoak diruditen Bai ba! Ez ba! formen ordezko?
Jaietako karteletan egitura hauek erabiltzen ditugu:
- JAIAK ANDRE MARIA ZURIAREN OHORETAN
- JAIAK ANDRE MARIA ZURIAREN OHORETAN
- JAIAK, ANDRE MARIA ZURIAREN OHORETAN
Ontzat ematen al dituzue?
Komunikabideetan sarritan entzuten da Baita ere esan digute (...) egitura. Zuzena al da? Ez al du behar Baita (...) ere, zuzena izateko.
Esaldi honetan zuzen erabilia al dago ere lokailua?: Lurrak bi higidura-mota ditu: errotazioa eta translazioa, biak ERE biraketa-higidurak.
Zein da ere, baita ere, ere bai eta horrelakoen erabilera zuzena?
Agur t´erdi ala agur eta erdi?
Zein da zuzena 80 lagunetik gora / 80tik gora lagun; 6 ordutik gora / 6tik gora ordu; 14 urtetik gorakoentzat / 14tik gora urtekoentzat eta gisako bikoteetan?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.