JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: bizikleta / txirrindu / txirrinda

Euskaltzaindiaren Hiztegian, [EH:bizikleta] hitza ageri da; ez, ordea, txirrindu (ezta txirrinda ere), baina bai [EH:txirrindulari].

Bi gurpileko ibilgailuan dabilen pertsonari txirrindulari deitzen bazaio, erabiltzen duen ibilgailuari ezin zaio txirrindu (edo txirrinda) deitu?

Gaztelaniazko ‘bicicleta’ eta frantsesezko 'bicyclette' eta ‘vélo’ euskara estandarrean [EH:bizikleta] erabiltzea gomendatzen da Euskaltzaindiaren Hiztegian, nahiz besteak erabiltzea ez den debeku.

Euskaltzaindiaren Hiztegian ez dira txirrindu eta txirrinda hitzak bildu, baina ageri dira Orotariko Euskal Hiztegian ―[OEH:txirrindu], [OEH:txirrinda]―, nahiz adibide banarekin eta autore bakarrarenak (Zendoia) izan. [OEH:txirrindula] eta [OEH:txirringa] ere ageri dira.

Testuetan eta hiztegietan bidea egin dutenak ―hots, gehien erabili direnak― txirrindulari eta txirrindularitza izan dira, eta horiek dira Euskaltzaindiaren Hiztegian jaso direnak. Ez da hori txirrindu eta txirrindaren kasua.

 

Zalantza-mota: lexikoa > maileguak, lexikoa > orokorra

Unitate-mota: hitzak > izenak

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper