6 emaitza bilaketarentzat
Testu bat ‘ozenki’, ‘ozen’ edo ‘ahots altuan’ irakurtzen dugunean, ahots gora irakurtzen dela ere esan daiteke? Eta boz gora?
Zer alde dago samar eta nahiko hitzen artean (esanahian, erabileran...)?
Zer hobesten da batasunerako: aste honetan ala oraingo astean? Nire ustez, aste honetan, urte honetan eta horrelakoak esta semana, este año / cette semaine, cette année eta horrelakoen kalkoak dira.
Gaztelaniazko por si viene edo frantsesezko s’il/elle venait forma honela eman al daiteke euskaraz?: Ohartxo bat utziko diot badaezpada etortzen bada.
Erabil dezakegu bakarrik forma baino ez erabiltzen den kasuetan? Horrela bada, esaldiaren zein tokitan jarri beharko genuke?
1. Hauxe baino ez diozu eman behar.
2. Hauxe bakarrik eman behar diozu.
3. Hauxe eman behar diozu bakarrik.
1. Larunbatetan baino ez da zabalik egoten.
2. Larunbatetan bakarrik egoten da zabalik.
3. Larunbatetan egoten da zabalik bakarrik.
Esaldi honetan zuzen erabilia al dago ere lokailua?: Lurrak bi higidura-mota ditu: errotazioa eta translazioa, biak ERE biraketa-higidurak.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.