14 emaitza bilaketarentzat
Tituluan jaso diren hiru aukerak al daude ondo? Hirurak al dira zilegi?
Zergatik idatzi behar da anai-arreba -a barik eta marratxoarekin? Azken arauek aurrekoak zuzentzen zituztelakoan, ulertu genuen Autonomia Erkidego onartu zenetik -ia bukaerak ez duela a itsatsia galdu behar.
Ondo al dago Araba, Bizkai eta Gipuzkoan sintagma? Kasu-markarik gabe doanean, ondo al dago Bizkai idaztea?
NONGO(A), NORENGANAKO(A), NOREKIKO(A) kasuek, izena kenduz gero, -a mugatzailea hartzen dute. NORENTZAKO kasuak ere har lezake mugatzailea? Hots, amarentzakoa zuzena da?
Beti plurala da guraso hitza? Beti aita-amak hitzaren berdina?
Baiezkotan arrazoi duzu / arrazoia duzu eta ezezkotan ez duzu arrazoi(a) / ez duzu arrazoirik erabilerak zuzenak al dira?
Zenbat? galdetzean, nola deklinatu behar da?: Zenbat balio du hiru litro urak / hiru litro urek / hiru litrok ur?
Badakit bost mila lagun inguru bildu ziren zuzena dela; baina, NORK kasuaren marka jarri behar izanez gero, zein hitz deklinatu behar da?
Bokatiboak mugatuan ala mugagabean joan behar du?: Ez, mutil! Bai, gizona!
Artikulu hurbila zein kasutan erabil dezakegu? Geure burua tarteko denean bakarrik? Adibidez, etxeok politak dira zergatik da zuzena; nahiz eta gu ez izan etxeak?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.