19 emaitza bilaketarentzat
Horrek ez du zer ikusirik nik esandakoarekin (zuzen).
Horrek ez du zer ikustekorik nik esandakoarekin (oker).
Esnea zer egiten da, ozpindu ala garraztu?
Ume txiki bati nola esaten zaio zerbaitek erre egiten duela: horrek txitxi egiten du ala horrek pupu egiten du?
Joko hitzak ba al du esanahi generikoa: alegia, jolasak bere barnean sartzeko modukoa? Egokiak al dira haur-jokoak, mahai-jokoak, hitz-jokoak, tokan jokatu eta abar?
Baiezkotan arrazoi duzu / arrazoia duzu eta ezezkotan ez duzu arrazoi(a) / ez duzu arrazoirik erabilerak zuzenak al dira?
Besteak beste, nahiren moduzkoen artean nahian dago. Horren ezezkoa nahi ezta da, baina nahi ezik erabil daiteke?
Badakit Urlia euskara batuan ari da hizketan zuzena dela, baina nola behar du: hizlari hori batuaz ari da ala batuan ari da?
Ordua nola esan delako arauak (35. araua) erakusten du arazo bat komunztadurarena dela; baina gero ez du aipatu ere egiten. Arazoa konkretuki gertatzen da ordu bataren kasuan, adibidez: ordu bata eta hamar da/dira, ordu bat eta erdiak dira/da? Zein hobetsi behar da kasu bakoitzean?
Zuzena izanik entzun eta aditu aditzak elkarren sinonimoak direla esatea, nola liteke entzumen eta adimen izenak elkarren sinonimoak ez izatea?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.