JAGONET galde-erantzunak

Hitz elkartuak: euskara-irakaslea, euskarazko irakaslea

Noiz esan behar da euskara-irakaslea eta noiz euskarazko irakaslea, noiz ingeles-irakaslea eta noiz ingelesezko irakaslea? Zuzenak al dira erabilera biak? Zuzenak badira, zer alde dago batetik bestera?

Zuzenak dira erabilera biak; baina ez dute esanahi berbera. Zehazki, euskara ikasi eta euskaraz ikasi bereizten diren bezala bereiz daitezke euskara-irakaslea eta euskarazko irakaslea. Hortaz:

- euskarazko irakaslea da ikasgaia, dena delakoa, euskaraz irakasten duena.

- euskara-irakaslea da euskara irakasten duena (ikasgaia euskara da).

- ingelesezko irakaslea da ikasgaia, dena delakoa, ingelesez irakasten duena.

- ingeles-irakaslea da ingelesen hizkuntza irakasten duena (ikasgaia ingelesa da).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak

Unitate-mota: hitzak > izenak

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper