JAGONET galde-erantzunak

Toponimia: zehar-marra eta marratxoa (Trucios / Turtzioz, Abanto-Zierbena)

Abanto y Ciérvana euskaraz idaztean zehar-marra (/) jarri behar dugu?

Euskaltzaindiaren 141. arauan zehazten da zeinu grafikoen erabilera. Leku batek euskaraz eta erdaraz izen desberdinak izanik biak aipatu behar direnean, zehar-marra erabili behar da: Donostia / San Sebastián, Trucios / Turtzioz… Bi herrik edo gehiagok osatzen dutenean administrazio-elkartea, izenak marratxo (-) baten bidez bereizi behar dira: Lasarte-Oria, Maule-Lextarre

Abanto y Ciérvana / Abanto-Zierbena izenak, bi hizkuntzetan eman behar izanez gero, zehar-marra beharko luke, eta tarteko marratxoa euskaraz bakarrik eman nahi izanez gero. Hala ere, ez da hori izen egokia; izan ere, Abanto eta Zierbena herriek osatzen zuten elkartea aspaldi desegin zen. Gaur egun, bi udalerri dira, Euskaltzaindiaren webgunean ikus daitekeen bezala: [EODA:Abanto], [EODA:Zierbena]

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak, ortografia > marratxoa, ortografia > marka tipografikoak

Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper