JAGONET galde-erantzunak

Lekua adieraztea: NON, NORA, NONDIK bukaeran n, l, s, z, tz edo r letra duten izenetan (Irun, Madril, Paris, Zarautz, Eibar...)

Lekuzko kasuetan nola deklinatzen dira n, l, s, z, tz edo r letraz amaitzen diren herrien izenak? Adibidez, Irun, Madril, Paris, Zarautz, Eibar...

Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 412. or. liburukian ematen da kontsonantez amaitutako leku-izen berezien deklinabidearen berri.

Honela da kontua, adibidez, Eibarren kasuan: Eibar, Eibarreko/Eibarko, Eibarrera/Eibarra, Eibarrerantz/Eibarrantz, Eibarretik/Eibartik eta abar. Bi formak (Eibarreko/Eibarko…) zuzenak dira.

Kontsonante guztietarako balio du paradigma horrek, non eta ez dagoen morfofonologiazko egokitzapenen bat egin beharrik (adibidez, bukaeran -tz duten izenetan, ondoren kontsonantez hasten bada kasu-marka, bukaerako hori -z bilaka daiteke: Zarautz, Zarauztik/Zarautzetik eta abar).

Beste kasu batzuetan, -tik forma ahostundu egiten da (eta -dik bilakatzen), baldin eta aurretik daraman izena -l nahiz -n bukaeraduna bada: Madril, Madrildik/Madriletik; Irun, Irundik/Irunetik eta abar.

Beste horrenbeste gertatzen da -ko kasu-markarekin ere: Madril, Madrilgo/Madrileko; Irun, Irungo/Iruneko eta abar.

Horrez gainera, ikus hau ere: "Lekua adieraztea: -tik/-dik (barrenetik/barrendik; hurbiletik/hurbildik)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > leku-izenak

Unitate-mota: hitzak > izenak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper