118 emaitza bilaketarentzat
Non eta noiz gertatu zen, lehenengo aldiz eta ofizialki, euskara batuaren sorrera?
Latinezko esapideak deklina al daitezke euskaraz? Eta deklinatzekotan, zein da idazkera zuzena: komatxoak, marratxoa...? Adibidez:
Lantegi gehienetan "curriculum vitae" eskatzen dute.
Almeriaraino joan ondoren, senideei "vis a vis"-a galarazi diete.
"Modus vivendi" eskasa dago hor.
Egiteko modu "sui generis" bat erabiltzen du Mikelek.
Gutunaren azken aldean "nota bene" bat ezarri zidan.
Tabako paketea / pakete tabakoa eta antzekoetan, zein da ordena zuzena?
Zuzena al da Tolosara itzultzen naizenero gertatzen zait hori esatea? Zuzena da naizenero hori?
Zuzena al da Ikerrengatik galdetzeko esan didate esatea, adibidez, Iker zein den edo non dabilen jakin nahi dudala adierazteko?
Nola esan behar da: indio mozorrotu ala indioz mozorrotu? Galdera zein litzateke: Nola mozorrotu zara? ala Zer mozorrotu zara?
Zein da zuzena: bere buruan pentsatu ala bere burua(ren)gan pentsatu?
Zuzenak al dira etxeAN sartu, etxeRA sartu egiturak? Biak zuzenak?
Azkenaldian, piratetara jolastu modukoak entzuten ditut. Zuzena al da zertara jolastu egitura hori?
Zuzenak al dira behar izango / beharko; balio izango / balioko; bizi izango / biziko; ezin izango / ezingo; ahal izango / ahalko; nahi izango / nahiko forma horiek denak?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.