9 emaitza bilaketarentzat
Nafarroako Bera herrian, Maddi izena [ma-yí] ahoskatzen da, azentua bigarren silaban paratuz (beti pentsatu dut frantsesaren eraginez dela, frantsesez Marie horrela ahoskatzen baita). Aldiz, Gipuzkoan, lehenbiziko silaban paratzen dute indargunea. Zein da ahoskera zuzena?
Noiz esan daiteke mailegu bat zaharra dela (edo berria)? Nola jakin noiz den -sz- multzoa ala -z- soila? Edo noiz gorde j eta noiz egokitu mailegua g forman? Noiz du mailegu batek forma erabakigarria izateko adinako tradizioa?
Non behar du azentu-indarguneak: Bérorrek, erretore jauna / Berórrek, erretore jauna?
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea naiz eta zalantza daukat Euskaltzaindiaren arauak emateko erarekin. Kasu batzuetan Euskaltzaindiak forma bat edo beste "hobesten" duela esaten da eta, irakurri dut, "hobetsi" esaten denean gainerako formak ez direla baztertzen, baina ez erabiltzea gomendatzen dela. Ondo nabil?
Ama eta aita hitzen azentu-moldeak zalantza sortzen dit. Zein da molde zuzena: áma eta áita ala amá eta aitá?
Zelan ahoskatu behar dugu Oier pertsona-izena euskaraz? Zein silaba markatu behar da: lehenengoa ala bigarrena?
Zergatik aldatzen dira hainbeste arauak? Zergatik aldatu dira lehendik finkatuak zeuden egitura edo idazkera batzuk? Esaterako: eritzi/iritzi, bait naiz / bainaiz, bapatean/bat-batean, batez beste / batezbeste…
Baturako erabaki diren formak lagunarteko berriketan jardutean ere erabili behar al dira? Esate baterako, ohiko/ohizko, hau guztia / guzti hau, litzateke/litzake, dago/[dao] eta abar.
Derrigorrez betetzekoak al dira Euskaltzaindiaren gomendioak eta hobespenak?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.