2491 resultats pour *:* [181 - 190]
Anastasia (es), Anastasie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Anastasia.
Anastasia (es), Anastasie (fr), Anastasia (en)
Grezierako anastasis 'berpiztea' hitzetik sortu zen. Lehendabiziko kristauen artean esanahi mistikoa zuten izenak erabiltzeko joera zegoen, kasu honetan bezala. Done Petri eta Done Paulo apostoluen ikaslea izan zen Santa Anastasia Neronen garaian hil zuten Erroman, kristaua izateagatik. Santuaren eguna apirilaren 15ean da. Aldaera: Anastase (Deun-ixendegi euzkotarra).
J. M. Satrustegik biltzen du, Euskal Izendegia-n. Ana izen bereziaren eta haurra izen arruntaren bat egitearen ondorio da. Azkena ohikoa izan da orain arte, Garazi aldean (Nafarroa Beherea) gutxieneko kontuan, familia batean izen bereko bi haurride (edo gehiago) zirenean gazteena adierazteko. Helburu bera erdieste aldera haundiri kontrajartzen zaion ttipi ere erabili izan da: cf. Manezaundi / Manezttipi; Mariaundi / Maddi / Marittipi, Luzaiden (Nafarroa). Herri honetan bada Mariaurrarenea izeneko etxea.
Ambrosia (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Anbrosia.
Ambrosia (es)
Ambrosia (es), Ambroisie (fr), Ambrosia (en), Ἀμβροσία (el cl)
Grezierako ambrosiós 'hilezkorra' adjektiboarekin loturik dago 'jainkoen edaria' esanahia duen Ambrosia izen femeninoa. IV. mendean Milango apezpikua izan zen San Anbrosio Elizako doktoreetako bat da. Aldaerak: Anbortse (Deun-ixendegi euzkotarra), Anborxe eta Anbrosia.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.