(...)
Cervantes // Izen osoa: Cervantes plaza / Plaza Cervantes // Pinueta etxe-multzoko plaza. // Miguel de Cervantes Saavedra (Alcalá de Henares, 1547 - Madril, 1616) idazle espainiarraren omenezko plaza. Joan Austriakoaren armadarekin Lepantoko guduan ziharduela, ezkerreko besoa elbarri geratu zitzaion; hortik “Lepantoko besamotza” goitizena. Espainiara itzuli eta La Galatea (1585) artzain-nobela idatzi zuen, baina arrakasta handirik gabe. Armadarentzat horniketa-komisario gisa Andaluzia eta Mantxa eskualdeetan barrena ibili zen 10 urtez herriz herri eta esperientzia hark sortu zion bere lan nagusia idazteko ideia. On Kixote Mantxako nobelaren lehen zatia 1605ean argitaratu zuen, eta hamar urtera bigarrena. Espainiako Berpizkundeko eta, oro har, gaztelaniazko literaturaren obra nagusia da, nobelagintza modernoaren aitzindaria eta horren barruan nagusietakoa. Lan gehiago ere argitaratu zituen (Nobela eredugarriak, 1613; Parnasorako bidaia, 1614; Zortzi komedia eta zortzi entremes, 1615; Persiles eta Sejismundaren lanak, 1617). // Leioako izendegian dugun kanpoko idazle bakarra da Cervantes eta baten batek galde lezake zer dela eta ageri den izendegian. Francoren agintaldian ohikoa izan zen horrelako izenen erabilera bultzatzea españoltasuna indartu nahian
(...)
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.
Siège social
B
BISCAYE
Plaza Barria, 15. 48005 BILBAO
+34 944 15 81 55
info@euskaltzaindia.eus
Centre de recherche
V
LUIS VILLASANTE
Tolare baserria. Almortza bidea, 6. 20018 SAINT SÉBASTIEN
+34 943 42 80 50
donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Represéntations
A
ALABA
Gaztelako atea, 54 01007 VITORIA-GASTEIZ
+34 945 23 36 48
gasteizordez@euskaltzaindia.eus
G
GUIPUSKOA
Tolare baserria. Almortza bidea, 6 20018 SAINT SÉBASTIEN