(grek. ana+khrousis, doinu hasiera)
Sarrera edo preludio erritmikoa da. Azentu tonikoa oso markatua duten hiz kuntzetan, anakrusa terminoak izendatzen du neurtitz edo bertso lerro baten lehen azentu erritmikoa baino lehen dagoen silaba edota silaba multzoa. Euskararen kasuan, bertsoa kantatzekoa denean, lehenengo denbora markatuaren aurreko silaba, edota silaba multzoa da, konpasaren arabera.
“ Xar / m a garria zira
e / d e r eta gazte”
(Herrikoia)
Euskarazko neurtitz edo bertso lerroa, soilik irakurria denean, melodia batekin kantatu gabe, orduan esaldi mintzatuaren azentu erritmikoetara biltzen da bertso lerro hori. Eta euskal silabak, beren malgutasunean, denbora markatuan bezala denbora ahulean ere joan daitezkeenez, zaila da lehen silaba markatua beti leku berean denentzat ezartzen. Horregatik da zaila silaba nahiz silaba multzo bereko anakrusak markatzen. Egia da, badirela silabak azentu tonikoarekin hobe to datozenak, eta, horren arabera, lor litekeela denbora markatuak beti leku bere an ezartzea. Ezinezkoa ez da. Baina zailtasunak daude denbora markatu horiek ezartzeko, bai teoria mailan (zein diren silaba horiek), bai praxi mailan (alderdi hori gutxiago landu denez).
[J. M. L.] Ikus, halaber, M ETRIKA .