2491 resultats pour *:* [21 - 30]
Adrastea (es), Adrastée (fr), Adrasteia (en), Ἀδράστεια (el cl)
Adriana (es), Adrienne (fr)
Erromako Hadrianus leinu izenak 'Hadria hirikoa' adiera zuen. Santa Adriana Frigiako (gaur egungo Turkiako) martiria izan zen. Santuaren eguna irailaren 17a. Aldaera: Adirane (Deun-ixendegi euzkotarra).
Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren eliza.
Afrodita (es), Aphrodite (fr), Aphrodite (en), Ἀφροδίτη (el cl)
Agar (es), Agar (fr), Hagar (en)
Agar (es), Agar (fr)
Hagar 'ihesa' izen judua Agar moduan zabaldu zen latinaren bitartez. Itun Zaharreko Agar Abrahamen esklabo eta Ismaelen ama izan zen. Tradizioaren arabera, Ismael musulmanen aita da. Femeninoek -ar amaiera izatea ohikoa ez denez, izenak --a hartu zuen.
Águeda (es), Agathe (fr), Agatha (en)
Grezierako Agathé 'ezkontza' izenetik dator, latineko Agatharen bitartez. Santa Agata III. mendean bizi izan zen, Catanian (Italia), non martirizaturik hil baitzen. Euskal Herrian harenganako debozio edo jaiera handia izan da eta elezahar asko sortu dira beraren inguruan. Kondairetan, sarri, abere itxura (katuarena edo ahuntzarena) hartzen du. Santuaren eguna otsailaren 5ean da. Mutrikun (Gipuzkoa) Santabata esaten zioten. Amikuzen (Nafarroa Beherea) honela kantatzen da:
Santa Agata andere, aurten bezala gero re;
Santa Agatak egortzen gaitu badukezun deus ere.
Aldaera: Agate (Deun-ixendegi euzkotarra.
Águeda (es), Agathe (fr)
Gaztelaniazko Águeda edo Ágatarentzat ematen den baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Ikus Agata. Kirikiñok egindako Aintzaldu kantu entzutetsuari esker da ezaguna. Honela dio:
Aintzaldu daigun Agate deuna
bihar dala Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.