2318 resultats pour *:* [61 - 70]
Ángeles (es), Angèle (fr)
Grezierako ángelos 'mezularia' hitzetik latineko angelus sortu zen, eta hemendik euskarazko aingeru. Duen zabalkundea umeak zaintzen dituen aingeru guardakoari zor zaio, izen hau ematearekin haurra babestuago egongo dela uste izaten baita. Italiako Santa Angeles santuen egunak urtarrilaren 4an eta 27an dira.
Aldaera: Gotzone (Deun-ixendegi euzkotarra).
Ikus Ainara.
Nafarroa Behereko herria, 1841. urtean Monjoloserekin udalerri bakarra osatzeko elkartua. Ainhizen, Galtzetaburuko gurutzearen ondoan, Nafarroa Behereko batzarrak egiten ziren.
Lapurdiko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Garai batean lapurtarrak, debozio handiz, Arantzazura joaten ziren erromes, Pazkoaren bigarren egunean. Beranduago, gerrengatik muga itxi zutenean, ainhoarrek herrian bertan eraiki behar izan zuten Arantzazuko kapera. Ikus Arantza eta Arantzazu.
Gloria (es)
'Loria' adiera duen neologismoa da. Nahiz eta honen kultua lehenagokoa izan, aurreneko kristauen artean zabalkunde handia izan zuen, Jainkoa goraipatzeko ereserkiaren hasiera baitzen: 'Gloria in excelsis Deo'. Santuaren eguna martxoaren 25ean da. Aldaerak: Aintzane (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Loria. Ikus Loria.
Gloria (es)
Aintza neologismoa oinarri hartuta Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatu zen emakume izena. Osaera: aintza eta -ne. Ikus Aintza eta Loria.
Nafarroa Behereko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Lehena erromesentzako ospitale baten inguruan sortu zen; orain Harrietarekin batean udalerri bakarra osatzen du.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.