Leku-izenak

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Barranco de Medios - Places - EODA

Barranco de Medios (Erreka)

Entity:
Hidrografia/Ibaia
Status of decision:
a researcher's regulation proposal 
Situation: Uxue
  • artabakoitz (barranco de), (carasol de), (sarria de) - (1994) OV.11 , 732-733
    (...)
    Egun galdurik dagoen toponimo hau mugatzailez horniturik aurkitu dugu pare bat aldiz XVII. mendean, eta mugatzailerik gabe gainontzeko agerraldi guztietan. Txandaketa gertatzen ere da, baina intentsitate handiagoz, apofoniadun eta gabeko aldakien artean, hau da, lehen osagaitzat arta- eta arte- duten lekukoen artean. XIX. menderako Artabakoiz nagusitu zela argi ikusten da. Osagaiak gardenak dira. arte zuhaitz-izena, eta bakoitza 'bakarra' izenondoa, eta toponimoaren arrazoia ere konprenierraza dela uste dugu (cf. Arte bacoiza Barasoainen, 1564ean [J. Jurío, THET, 98. or.]). Notatzekoa da izenondoa beti bokal sabaikari eta hortz-hobietako bizkarkariz agertzen dela. Artabakoitz Urteaga eta Caracierzo de Zaubio-ren artean zegoen. Badakigu Barranco de Artabakoitz Zaubio-ra jaitsi eta, Rincón de Zazu-ren ondotik igarotzen zela. Badakigu, halaber, Sarria de Artabakoitz Urteaga-ren azpiko aldean zegoela, eta dermioan barrena Pitillastik Berage-rako (gaurko Los Berros-erako) errepidea zihoala (sarria-ren adiera eta ugaritasunaz ikus Berage eta Larrageta sarrerak). Guzti honek Artabakoitz-ek gaurko Medios-en behekaldea eta Carasol de Urteaga (Carasol de Artabakoitz lehen) hartzen zuela idarokitzen du. Barranco de Artabakoitz egungo Barranco de Medios (hau da, Medios-tik heldu diren bi errekastoek sortu eta Barranco de Zaubio-ra doan erreka) izango zen, eta Pitillastik Berage-rako errepidea Otrollos, Zaubio, Urteaga eta Medios-en barrena La Sierra-ko bidera (eta antzina seguraski Santa María la Blanca-ra) ateratzen dena [Bide honi jarraikiz, Zapaiz, Erlosiana eta Portillo de Chinchón-en zehar, Uxuek Galipentzuko lurretan Aragoa ondoan zuen errotara joaten ziren pitillastarrak alea ehotzera. Pitillas Uxueko auzoa izaki eta, errotan parte zerbait, edo behintzat bihia xehetzeko eskubide, izan zezakeen.]. Medios gainera ez da 1892 arte dokumentazioan azaltzen. Urte honetan, alabaina, Artabakoitz-ekin batera ageri da (ikus Medios sarrera).
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • medios (barranco de) - (1994) OV.11 , 841
    (...)
    Izen honen bukaera ikusita Beskos eta Otrollos-ekin (eta apika Bigas eta Mostrakas-ekin) erlazionaturik dagoela kontu egin daiteke. Guztiarekin ere, aitortu beharra dago itxura erromantze garbia daukala, agian oharkabean medio 'erdia', 'erdikoa' erdaldunarekin sortzen den loturarengatik. Medios leku-izenaren eta erdarazko medios-en arteko zerikusia eitetik haruntzago doalakoan gaude, Medios 1892ko katastro arte dokumentazioan sekulan ediren ez dugulako, eta beraz izen berritzat har daitekeelako [Alabaina, behin ere azaltzen ez diren toponimo zahar horietako bat ere (cf. Makarreta) izan daiteke. Dena den, dagoen tokian egonez, eta den bezalakoa izanez, bitxia litzateke, oso, agirietan sekulan ez azaltzea.]. Honela balitz, erdal *Corraliza edo término de medios bezalako sintagma baten laburketa izango litzateke, eta La Sierra-ren erdi aldean egoteari zor izango litzaioke (cf. Alto de Medios edo Balsa de Medios, azken hau El Monte-ren erdi-erdian, Uxuen bertan, edo Barranco de Medios Morionesen). Medios [médjos] La Sierra-n dago, Santa María la Blanca-ren ondoan. Mugakide San Nicolás (Lakumulatu-ren barrukotzat jotzen da orain), Lakumulatu, Los Berros (antzinako Berage), Santakaramuru, Zaubio, eta Urteaga ditu. Barranco de Medios bertan bat egiten duten bi errekastoei esaten zaie (elkartu ondoko zatia Barranco de Artabakoitz zen lehen). Medios-en puska baten ohizko izena Artabakoitz izan da iragan mendearen hasiera arte (ikus sarrera hau).
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • medios, barranco de - (1998) NA.TM , LIV, 239

    What:
    Situation:
    Origin: NA.TM

  • Barranco de Medios - (2019) NA.TOF , 298792

    What: Hidrografía
    Situation: Ujué / Uxue
    Origin: NA.TOF

  • barránko de médios - (1992-1999) [NA.TM]
  • Barranco de Artabakoitz ()
  • Barranco de Medios ()
  • Barranco de Medios, Barranco de Artabakoitz ()
UTM:
ETRS89 30T X.621729 Y.4701506
Coordinates:
Lon.1º31'10"W - Lat.42º27'22"N

cartography:

207-31-A1 [KAT.10]

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper