(...)
Basañese // Izen osoa: Basañese kalea / Calle Basañese // Artatzan Basaez izeneko auzoa inguratzen du. Artatza kalean hasi eta San Bartolome kalean amaitzen da. // Basaiz (edo Basañez) izeneko etxalde multzoa zegoen gunean eraikitako etxe multzoa inguratzen duen kaleari izen hori jarri zioten, hain zuzen ere, inguru hori izendatzeko erabiltzen da gaur egun, nahiz eta jatorrian etxalde-izena izan. Basaez etxalde multzoa Basaez (nagusia edo aurrekoa), Basaezbarri eta Basaezerdikoa etxaldeek osatzen zuten, gaur egun, jakina, desagertuta daude. // Etxalde-izen honek abizen ezaguna eman du, Basañez abizena hain zuzen ere, eta dirudienez, forma hori forma erromantzea da. Baina dokumentazioak eta gaur egungo euskarazko ahoskerak argi erakusten digute euskal diakronian bokal arteko -n- bustia desagerrarazi egin dela, ez-ohikoa bada ere, eta Basaez forma eman duela. // Basañeses bezalako erdal formak -duela gutxi arte forma horrekin ezaguna izan da kale-izena- baztertu behar dira; izan ere, Basañez jatorrizko forma osoaren desitxuratze okerrak dira. Amaierako -z euskararen eta inguru honetako euskalkiak egiten dituen txistukarien nahasketak eragindako ortografia du. Gainera, inguru honetan maiz topatzen dugun beste fenomeno bat dugu, amaieran sortzen den -e paragogikoa hain zuzen ere, deklinazioaren eraginez sorturiko bokal desegokia da berau. Dokumentatutako zenbait formetan amaieran -s erdal morfema pluralgilea topatzen dugu, inguru honetan oso zabaldua dagoen joera okerra da morfema horren erabilera, bereziki auzo izenetan eta etxalde multzoak izendatzeko izenei erantsi ohi zaiena. Azaldutako guztia gorabehera izen ofiziala Basañese mantendu da, oso zabaldua baitago
(...)
Que: Kalea
Où: Leioa [Artatza]
Origine:
IZ.02