Leku-izenak

- Info

*: Remplacer un ou plusieurs caractères
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Remplacer un seul caractère
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Basaezerdikoa - Lieux - EODA

Basaezerdikoa (-a) (Baserri etxea [desagertua])

Identité:
Eraikuntzak/Etxebizitza
Normatif:
lemme sans normativiser 
: Artatza
Localisations:
  • basaizerdikoa - (2012) IZ.02 , 110-112. or.
    (...)
    Basaez (desagertua) // Ahoz: Basais, Basañese // Auzoa: Artatza (Basaez) // Deasagertua dagoen baserri horrek Artatzako Basaiz auzoari izena ematen dio. Basaiz etxaldeak Basaizbarri (gaur egun bertakoek Barrukoetxe esaten diote, eta horman duen plakan ere izen hori ageri da) eta Basaizerdikoa etxaldeekin batera auzoa osatzen zuen XX. mendean, baina lehenago bazen beste bat. XVIII. mendearen hasieran honako etxe hauek zeuden auzoan: Basaiz, Basaizosteinkoa eta Basaizerdikoa, baina mende amaieran Basaiznagusia eta Basaiztxikia ageri dira. // Etxe honetatik sortu zen Basañez deitura eta bilakaera oso berezia izan du. Ahoz bildu den Basaiz izenak euskarako ohiko bilakaera du. Baina erdarazko izenak, Basañez, eta XX. mendearen hastapenean erabiltzen zen bien arteko Basañese aldaerak ere ez dira hizkuntzen historiaren aldetik batere arruntak. Dokumentazioari begiratuta, argi dago izen egokia ñ gabekoa dela, hori baita dokumentatu dugun zaharrena; adibidez, Bassayaz (1635) edo Basaia (1704). // Basañez eta Basaiz izen bi izateko arrazoia argia da, Leioa herri izenean bezala hemen ere bokalen arteko -n- galdu da eta zaharragoa, baina aurkitu ez dugun *Basaniz-etik sortu ziren izen biak, Basañez deitura eta Basaiz toponimoa. Baina euskal izena azaltzea erraza bada ere (*Basaniz > Basaiz), erdarazkoa ez da hain argia Basanez behar zuelako izan, eta azterketa zehatzagoa behar du. Amaierako -i aldatzea eta -e bihurtzea ohikoa da gaztelaniaz gure toponimoetan (Santurtzi > Santurce, Arkauti > Arcaute...) zein beste hizkuntzetatik hartutako hitzetan (vini > vine, Georgi > Jorge), baina tarteko n > ñ aldaketarako euskararen eragina behar duela dirudi. // Gogoratu behar dugu Leioako biztanleak euskaldun elebakarrak zirela ia XIX. mende arte, baina administrazioak erdara erabiltzen zuela. Ondorioz, hizkuntzen arteko nahasmenak sortzen ziren. Gure kasuan basañeztarrak eragin handikoak izan ziren inguruan. Honek argitzen digu nola den posible erdal izenak euskal eragina izatea eta euskaldunek Basañese moduko aldaera erabiltzea. // Dokumentazioak argi erakusten du gertaera hori aspaldikoa izateaz gain, oso errotuta dagoela, euskal forma aspaldidanik dokumentatu baita, nahiz eta administrazioak horrelako izenak sistematikoki baztertu: Bassayaz (1635) edo Basaia (1704). // Euskararen historiako oso izen garratzitsutzat jo dezakegu, zail baita bokalen arteko -n-rik gabeko aldaerak dokumentatzea, eta gure kasuan ikusten da deiturak gorde arren, aspaldian galdu zela. Hau gutxi balitz, denborarekin bi aldaerak, erromantzezkoa eta euskarazkoa uztartu egin direla eta forma hibridoa osatu. // Basaez etxe-multzoa osatzen duten etxeei, halere, beste izenez egin izan zaie aipamena dokumentazio zaharrean: Basaezaurrekoa, Basaezbarriri Basaezatzekoa edo Basaizbekoa ere esan izan zaio
    (...)

    Que: Etxea [desagertua]
    : Leioa [Artatza (Basaez)]
    Origine: IZ.02

  • basaezerdikoa - (2012 [1704]) IZ.02 , 61. or.
    (...)
    1704ko etxeak, auzoka [* Izenak 1704ko sutegiaren ordenean agertzen dira zerrenda guztietan] [...] Basaez: Basaez, Basaezosteikoa, Basaezerdikoa, Altzaga (dorrea), Altzaga (errota)
    (...)

    Que: Etxea
    : Leioa [Basaez]
    Origine: IZ.02

 

 

UTM:

				
Coordonnées:

				

Cartographie:

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper