(...)
Mundu guzia hala urez hondatu ondoan bada: eta urak aphaltzen, eta jautsten hasi zirenean, eta lurra leihortzen, eta xukhatzen, *Noeren barka hura gelditu zen *Armeniako mendi baten gainean, zeina deitzen omen baita *Baris, eta diotenez baitzateken munduko gorenetarik bat, eta han ilkhi ziren barkatik *Noe eta haren semeak bere emaztekin: eta gauza hau gerthatu zen, Jainkoak mundua egin zuenetik zazpi ehun eta berrogoi eta bortzgarren urthean, eta Jainkoaren Semea gizon eginen zen baino lehen; hirur milla eta berrehun eta laur urthez
(...)