(...)
Dok.: Bekolanda eta Goikolanda, horrela, izendatu zituen Udalak auzo, duela hamarren bat urte. Goico landa topo¬nimoa Etxalarko eliza artxiboan ageri da, 1786an, eta gero berriz, besteak beste, 1930eko katastroan (NTEM-IL, 286). Aintzat hartu behar da, zernahi ere den, bai Beheko landa eta bai Goiko landa maiz itzulirik azaltzen direla dokumentazioan, itzulerrazak baitira (landa = vega). // Ebakera: Góiko lánda. // Kokalekua: Anduetzeta eta Jauregieta auzoetatik Orizki aldera hedatzen den eremua da. Landagain eskola dugu, gaur egun, auzo honetako lehen etxea. // Etimologia azalpena: Osagai argiak goiko izenlaguna eta landa izena dira. Lehena Beheko landa-tik bereizteko erabiltzen da, bistan denez. Bigarrenaren karietara ikus Beheko landa sarrera.
(...)