(...)
Ingurugiro eta Lurralde eta Ekintzapide Saia [sic] // Plentzia-Mungia aldeko enklabeak zuzentzeko espedienteen hasiera eta beraien ekimena argitaratzea xedatzen duen Diputatu Nagusiaren azaroaren 5ko 477/94 zkdun FORU DEKRETUA. // Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Jaurpide eta Funtzionamenduari buruzko Otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauaren 27, 1.a, 10 eta Toki Jaurpidearen Oinarrien arautzailea den Apirilaren 2ko 7/85 Legearen 34.1 artikuluek emandako ahalmenen bidez, hurrengoa // XEDATZEN DUT: // 1994ko azaroaren 15eko Bizkaiko Foru Aldundiaren Erabakia argitaratzea, berorren hitzez hitzeko edukia hurrengoa delarik: // «Lehena: Hurrengo enklabeen izapidetza hasi eta dagozkien zuzentzeko espedienteei ekimena ematea: [...] -Herrigoitikoak izanik, Arrietako udal barrutiaren barruan dauden eta bertako zati bihurtuko diren Beti, Txakarrone, Orondo eta Albizarreko enklabeak [...] Bigarrena: Ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesatuta dauden guztiak, argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatutako 30 lanegunetako epearen barruan, adierazpenak aurkeztu ahal izango dituztela. // Hirugarrena: Bilboko Errekalde Zumarkaleko 30. zenbakian 3. // solairuan kokatzen den Ingurugiro eta Lurralde Ekintzapide Saileko Legebidezko Aholkularitza eta Toki Administrazioko Zerbitzuan, espedientea bera ikusiaz berorren eraginpeko Udalerriak entzun egitea, ebazpen hau jasotzen duten egunaren hurrengotik zenbatutako hogeitahamar (30) lanegunetako epearen barruan proposatzen den zuzenketari buruz egokitzat deritzoten adierazpenak egin ditzaten, kasuko Udalei, guztiok jakitun gera daitezen, Udaletxeko ediktuen oholtzetan iragarkiak jar ditzatela eskatu eginaz. // Laugarrena: Adierazitako enklabeen atxikipenaren aldaketek ez du beraietako bakoitzari dagokion Infanzonado edo Lur Lauaren izaeran eraginik izango.” // Bilbon, 1994ko abenduaren 5an // Diputatu nagusiak, // JOSE ALBERTO PRADERA JAUREGI // (I-2.603)
(...)
Que: Barrendegia
Où: Errigoiti > Arrieta
Origine:
BAO