(...)
Ez dator jasorik NTM-n, eta mapan ere ez, seguru aski, Urbasako eremuan kokatzen duelako toponimo hau, Etxarriko hegoaldeko mugan, hain zuzen ere. Fago + zabal dira, dudarik gabe, bere osagaiak, eta lehenago esan dugun moduan, -o-z bukaturiko lexemek -a-z txandakatzen dute bokal hau hitz elkarketan, lehen osagaiaren azken hizkia denean. Bestalde, ikusi dugu orain baino lehen, hitz hasierako txistukaria afrikatzen, eta baita bokal arteko herskari belare ahostuna galtzen.
(...)
Notas: Badago, haren lagungarri, Etxarri Aranazko udalak eta Trabajos Catastrales enpresak argitaraturiko mapa, leku-izen guztiak ondo kokaturik ematen dituena.