(...)
Hemen nozal nogal-en ordez dago, baina hau ez da eskribauaren okerra, aldaera dialektala baizik [Cf. San Martingo El Nozal de Torres (PRA-Oibar, 3. k., 1587), edo Eslabako Pieza del Nocedo (ikus sarrera hau)].
Kofradiak bi moldetakoak izan zitezkeen: batzu lanbide bereko kideen artekoak ziren (zapataginen elkargoa, kasu), eta helburu nagusitzat merkatal abantailak erdiestea zuten, materiala merkeago erostea, adibidez. Beste batzu laguntza-erakundeak ziren: elkartekidea behartsua bazen, gaixoaldietan beste kideek zaintzen zuten edo laguntzen, edo kofradiako norbait hiltzen bazen ehorzketa eta hil ondoko elizkizunen ordainketa elkargoko kideen bizkar gelditzen ziren [Informazio hau, beste anitz bezala, adiskide eta irakasle dugun J. Mª Jimenorengandik jaso dugu].
Agezako kofradia (obraria esan behar genuke, toponimian behin baino gehiagotan azaltzen den izena errekuperatuz [Cf., adibidez, obrari guibela Burlatan, 1728an. Jimeno Jurío, ETB, 81. or.], edo honen aitzindaria den kobraria [Goñerrin aurkitutako sei testuetako hirugarrenean azaltzen da: "Confesoreac erraten badizu confesatu, eta comulguetu zaicela illen lembisico Iguendetan, Errosarioco Cobrarien indulgenciec irebastaco, edo illen iru guerren Iguendean Santisimoaren Cobrarico indulgencie irebasteco, erraten duzu, maicegui dela dembora oyetan confesacea". Francisco ondarra, "Goñerrin aurkitutako beste sei testu", FLV, 57, 156. or.]) bizirik dago oraindik, eta bere funtzioa aipatu bigarren hori da, alegia, ehorzketa eta hil ondoko mezen ordaintzea. Kobrarikideak, gainera, herriko "zuloegintzaile" edo lurperatzaileak dira, urtean lau, zotz eginda.
(...)
What:
Situation:
Origin:
OV.11