(...)
Bida(t)za Zaren 'bidea' (bide mota bat) adiera zuen izen arrunta zela dirudi (ikus Bidazparrena).
Etimologiari dagokionez, garbi dago bide osagaia daukagula oinarrian, baina ez dakigu seguru bukaerako -(a)za hori ote zer den. Izan ere, puntal dugula kontuan harturik *Bideaitza baten aitzinean gaudela kontu egin daiteke (cf. haitz edo mendi izena zen Punta de Orozki Moriones eta Ezporogiren arteko mugan, eta Puntazorrotza Agezan), eta gauza bera idaroki diezaguke ongi dokumentatua dugun Bidazparrena-k.
Bigarren posibilitatea Bidaza izen hibridotzat hartzea da, hots, bide euskaldunaz eta -aza atzizki erromaniko handigarriaz osatutakotzat jotzea, orain La Biaza [làbiáza] deritzana Zaretik Kasedara doan errepidearen ondoan baitago, oraingo Camino grande edo lehengo Bideandia-ren ondoan.
Beste posibilitate bat bide-ren aldaera apofoniaduna den bida- eta -tz(a) ugaritasunezko berrekailua dugula pentsatzea da (ikus atzizki honi eskainitako atalean esan duguna). Honen arabera, Bidaza *Bidatza-ren aldaera litzateke, eta bere esanahia 'bideak' bezalako zerbait. Dena den, Aldatz eta Larratz-en moduko izenek (bide) duten atzizki bera izan dezake (cf. alde, larre), eta kasu honetan bide (berezi?) bakarra adieraziko luke, aldatza-k aldapa bakarra eta larratza-k eremu bakarra aditzera ematen duten era berean [Garraldan Bidazeta [bidàzéta] dugu orain, Bidaceta 1914eko katastroan, eta Labion Biaçeta azaltzen da 1587an (PRA-Iruñea, 6. k.). Antsoain zendeako Berriozar herrian Orriobidaçea aurkitu du Jimeno Juríok (TCPCA, 292. or.) 1653an, eta Orriobidachea 1697an. Hondar toponimo hau 'Orrioko bidearen atzeko aldea' dela pentsa liteke, baina zendea honetan gibela agertzen da atzetasuna adierazteko, ez atzea, eta beraz toponimo hau ere, Aezkoakoa eta Arangurengoa bezala, bidatz izenarekin lotu beharra dago. Elortzibarko Zulueta herrian Bidazpea dugu 1602an (PRA-Asiain, 20. k.), Bidagaina-rekin batera.].
Bidatz izena toponimiatik kanpo ere ezaguna da. Axularrek bere Gero entzutetsuan erabiltzen du:
"Ordea icussico ditutçu halaber, noiz eta gogoa cinezenic, hartan ibenia baitaducate, eta lasterrenic baitoaci, orduan berean, edo eritasunez, edo incontruz, edo estropuz, edo heriotceac atrapatuz, bere beccatu eguiteco gogoarequin, bidatz-erditan guelditcen direla" [Bordele, 1643, 114-115. orr.].
(...)
Que:
Où:
Origine:
OV.11