(...)
Etimologia iluneko izena da hau. Baliteke 1534eko lekukoaren hasierako biper- hori piper [Piparra [pipárra] 'pipermin handia' esaten da gaur egunean Uxuen.] izen arrunta izatea (cf. Dipulatzea edo Tipulatzea gure eskualdeko herri batzuetan, Txindilatzea Morionesen), baina hau ez da segurua.
Beste aldetik, aditz-partizipio itxura daukala ezin daiteke uka (cf. Eslabako Xaugizabal, Morionesko Jaugia, Uxuen hain ugaria zen sarria izen arrunta orain toponimo bilakatua... [Mitxelenak, Tirapu / Biriatu bikotea aztertzen ari delarik ("Toponimia, léxico y gramática", PT, 141-167. orr.), honela dio:
"Ante un nombre vasco en -tu se piensa en un participio, pero, dejando a un lado algún caso claro como Igartu(a), -iartu (con otra terminación, acaso Ibeni o Igoa, etc.), es un hecho que no se dejan explicar cómodamente de esta manera".]), baina ez dakigu, horrela bada, zerekin erlazionatu behar den.
Toki-izen hau, Viperatu itxuraz, 1534eko despoblatuen zerrendan aurkitu dugu bakarrik. 1602an Piperatu da, asimilazioz, 1603an Pipiratu, eta hortik aurrera beti aldaera hori edireten dugu, gaurregun arte ([pìpirátu] ebakitzen da).
Pipiratu, esan bezala despoblatua zen, eta guk horren aztarnarik aurkitu ez badugu ere, uste izatekoa da azterketa sakonago batek antzinako herrixka horren zaharkinak aise aurkituko lituzkeela gaurko Pipiratu-n. Dermio hau La Sierra-ko mendebaldeko isurian dago, eta Urteaga, Santa Fe, Akirazabal, Busa eta Otrollos (Zaubio?) ditu mugakide. Carretera de la Sierra eta altxonbideak Basandia-tik bereizten dute.
1786ko Llano de Pipiratu orain La Tostonera deritzan xelaittoa izan daiteke. Monte de Pipiratu edo Sarria de Pipiratu Urangaren arabera XIX. mendearen hasieran (1817an) labakitu zen dermio honen oihanaldea dateke [UM, 81. or.]. Bertan oraindik ere bada zuhaiztia (hariztia); Rincón de Pipiratu alderdiko zein zokori esaten zitzaion ez dakigu.
(...)
What:
Situation:
Origin:
OV.11