(...)
Cuarto alto, Andiaga-ren beste izen bat izan zitekeen. Halarik ere, ez dakigu erabat elkarren kideak ziren ala ez (cf. Cuartochiguito).
Cuarto-en inguruan ikus cuarto-dun sarrerez gainera, Andiaga, Aristuziaga, Mugazuria eta Zaldunaga.
(...)
cuatro cuartos de mugazuria, los -
(1994)
OV.11, 797-798
(...)
Lau "cuarto"-ak batzuetan horrela izendatzen dira, nagusitasuna, nolabait, Mugazuria-ri ematen zaiola. Hau gure ustez (ikus Cuartochiguito), eta Andiaga-ren etimologia gorabehera, Mugazuria lauetan handiena izateari zor zaio, lehengo Mugazuria-k oraingo Mugazuria osoa eta Cuartochiguito hartzen baitzuen bere barruan, nahiz azken "cuarto" berri hau eratzeko Andiaga eta Zaldunaga-ri ere zertxobait kendu ahal izan zaien [Dena dela, badirudi, 1800eko "cuarto"-en mugarriketa agirian oinarrituz, Andiaga eta Zaldunaga oraingo bertsuak zirela.].
(...)
andiaga (alto de), (barranco de), (barranco de la fuente de), (cabezo de), (cuarto de) -
(1994)
OV.11, 726
(...)
Handi izenondoaz eta -aga atzizkiaz osatua dago (cf. Andia, Andimendi... [AV, 62. or.]).
Mendi beraren Epaizko isuriari Mendiandia esaten zaio, eta izan ere mendi galanta da, ingurukoekin alderatuz gero. Andiaga-k Aristuziaga, Mugazuria eta Zaldunaga-rekin Los Cuatro Cuartos deitu herri-dermioa osatzen zuen lehen (ikus Cuartochiguito eta Cinco Millares sarrerak), Uxue eta Pitillas bereizi ziren arte. Aurreko lau zatitako banaketa horren arrastoa den Cuartochiguito dugu bizirik orain.
Andiaga [andjága]-k Epaizko Mendiandia, Hoyo de Burunda eta La Facería-rekin mugatzen du goiko aldetik, eta Uxueko Txutxu, Cuartochiguito [Izen hau aski berria da, eta badirudi beste dermio (Andiaga, Mugazuria eta Zaldinaga)-en zatiak hartuz osatua dela.] eta Carasolalto (Txorria)-rekin saihets aldetik eta behetik.
1800eko Alto de Andiaga La Facería-ren ondoko gaina dateke (Epaizko Mendiandia bera), dermioko alderdirik garaiena hau baita. Cabezo de Andiaga hau berau izan zitekeen, edo alderdiko mendikoren bat; Barranco de Andiaga dermioko errekastoek eta La Facería-tik jaisten denak osatzen duten erreka da. Aurrerago Cuartochiguito, Mugazuria eta Zaldunaga-tik datozen errekastoekin elkartu ondoan Barranco de Zaldunaga izena hartzen du. Erreka hau Aragoa ugaldean bukatzen den Galipentzuko Barranco de Ujué edo Barranco de Valescura bera (ikus bi sarrera hauek Galipentzun) da.
Barranco de la Fuente de Andiaga, gaur Fuente de Sala (ikus sarrera hau) deritzan iturria dagoen errekastoa izan daiteke, hau da, Txutxu aldetik jaisten den eta Fuente de(l) Tejedor dagoenarekin elkartzen dena, biok Barranco de Andiaga osatzen dutelarik.
(...)
Carasol del Cuarto Alto, Cuarto de Andiaga (gaztelania)
UTM:
Coordenadas:
Cartografía:
NAN.PR.UNX - San Martin Unxeko protokoloak
Abreviatura: NAN.PR.UNX
Autor:
Título: San Martin Unxeko protokoloak
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Revista:
Editorial:
Lugar: Iruñea
Fecha:
Referencia:
Notas:
Tipo: artxibategia
Extracción: partziala
Campo: dokumentazioa
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abreviatura: OV.11
Autor: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Título: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección: Onomasticon Vasconiae 11
Revista:
Editorial: Euskaltzaindia
Lugar: Bilbo
Fecha: 1994
Referencia:
Notas: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Tipo: bibliografia
Extracción: guztizkoa
Campo: hizkuntza azterketa
JIM.ESTN - Estudios de toponimia navarra
Abreviatura: JIM.ESTN
Autor: JIMENO JURÍO, José María [Roldán Jimeno Aranguren & David Mariezkurrena Iturmendi]
Título: Estudios de toponimia navarra
Nota de trabajo:
Elaborador: Roldán Jimeno Aranguren & David Mariezkurrena Iturmendi
Colección:
Revista:
Editorial: Pamiela
Lugar: Iruñea
Fecha: 2004
Referencia:
Notas: Liburuak Jose Maria Jimeno Juríok idatzitako zenbait artikuluren bilduma da, hil ondoan berrargitaratua. ECO zerbitzuak eginiko migrazioa. Liburuaren orrialdea (edota ohar zenbakia) ematen da erreferentzia gisa, baina edozein kasutan ere kontsulta daiteke jatorrizko artikuluaren identifikazioa "testuingurua"n jaso baita.
Badago Patxi Salaberrik eta Roldán Jimenok paratutako edizio eguneratua: Obras Completas de José María Jimeno Jurío 40, Pamiela, 2012.
Tipo: bibliografia
Extracción: guztizkoa
Campo: dokumentazioa
Aviso legal
El presente corpus onomástico toma en consideración contenidos de obras de terceros, atendiendo a su prestigio y competencia en la materia. A dicho efecto Euskaltzaindia ha solicitado los correspondientes permisos y licencias, por lo que se han obtenido los derechos de propiedad intelectual necesarios, salvo error u omisión. En el caso de que observe la existencia de algún contenido que entendiera puede infringir derechos de terceros le rogamos lo ponga inmediatamente en conocimiento de Euskaltzaindia a través de la siguiente dirección de correo electrónico (info@euskaltzaindia.eus) al objeto de poder adoptar inmediatamente las medidas oportunas.