Leku-izenak

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Corraliza - Places - EODA

Corraliza (Aurkintza)

Entity:
Orografia/Aurkintza
Status of decision:
lemma without regulation 
Situation: Galipentzu
  • corraliza - (1994) OV.11 , 386-388
    (...)
    Corraliza 'azienda-hazkuntzarako erabili ohi den eta larreak eta gortea dituen lur puska eskuarki handia', 'sekero-lurra, non ereiten duenak belarrak ardi larrerako saltzen baititu' adierak dituen Nafarroako berezko hitza da [VN.]. Jimeno Juríok ere antzeko definizioa ematen du Tafallako toponimia aztertzean [THET, 89-90. orr.]: "De corral. Cada una de las porciones de terreno, dotada de corral, en que se divide el término municipal, y cuyas hierbas y aguas son gozadas por el ganado" Galipentzun berriki arte "corraliza" hauek zeuden: Aurino alto: Aurino alto eta El Ferial sartzen ziren. Aurino bajo: Aurino bajo eta Zamakidoi hartzen zituen. Valescura: badirudi dermio osoa "boyeral"-a zela, eta beraz ez zela "corraliza"-tako saltzen. El Modrojal ere "boyeral"-a zen. El Paco de la Barrera eta El Paco de la Vaquera berriz Zabaleta barruan sartu eta saltzen ziren. Gaurregun Galipentzuko biztanlegoaren gutxitzea dela eta, Valescura "corraliza" moduan saltzen omen da, eta aipatu bi eluts horiek (Paco de la Barrera eta Paco de la Vaquera alegia), Valescura-ren barrukotzat jotzen dira. Alorrak ereiten ziren urtean altxonbidetik goiti bi korraliza zeuden, bien arteko muga El Riacho-k egiten zuelarik: errekatik Beragu, Pila eta herri aldera San Juan-Ardantzeandia korraliza zen, eta erreka, altxonbidea eta Eslaba eta Agezako mugen arteko eremua berriz La Elka, honetan besteak beste Gezari, Las Fuenticas, Balarata, Pollungu-ren erdia eta Meazu sartzen zirelarik. Erein gabe uzten zen urtean gurutzaturik egiten zituzten, alegia, El Riacho gurutzatzen zuten hiru korraliza estu-luze antolatzen zituzten: Ardantzeandia (Ardantzeandia, Gezari, Bartabustu, Beragu erdia, eta El Saso de Lunberri erdia), San Juan (Beragu erdia, Peñazamala, Larregureneta, Kaskallu, San Juan eta Saso de Lumberri-ren erdia), eta La Elka (Balarata, Pontarrón, Meazu eta Pollungu). Ekarra eta Pila: Portillo de Beragu-tik Balsa de Pasalobos-aino zihoan, tartean Bartaquilar, Valeciera, Baranditurri, Pila eta Pasalobos hartuaz. Ibarreko harana, El Carasol de Ekarra, El Paco de Ekarra, Erbiña, El Saso de la Cruz de Idoia, Tximarra, Bideberria, El Mayo, Monda, La Fuente vieja, Errotazarra eta El Molinaz ere (hots, zubirainoko dermio guztiak) korraliza honetan sartzen ziren. Hemendik zuzenean herrira igotzen zen muga. Iribarren "boyeral"-a zen, Valescura bezala, baina martxoan, Barranco de la Concepción-ez beste aldean dagoenarekin eta Balarrengu-rekin batera korraliza honetan sartzen zen. El Saso: altxonbidetik ugalde alderantz hedatzen zen, El Riacho-tik goiti, eta Garandako harana, Santitisi, Inbilos eta Bartasteka hartzen zituen bere baitan, Barranco de Errekagaitza eta Cantón de Bartasteka-raino. Larreta-Errekagaitza: Larreta eta Errekagaitza-z gainera Pollungu-ren erdia, El Saso de la(s) Roza(s), El Azute eta La Recueja sartzen ziren. Kaparreta "boyeral"-a zen, eta ahuntzentzat altxatua zegoen, baina azken aldian Engubelea-rekin batera zihoan [Orain lerrak landatu dituzte, eta beraz ez dago hau "belar" moduan saltzerik.]. Alto de Kaparreta-tik behera Engubelea-Morate zabaltzen zen, Las Peñas altas eta Portillo de Jares-etik Barranco de Ibón-eraino (azken hau barne), Engubelea, Morate eta La Bardenica hartuaz. La Sierra-Mutxarka: Los Ripazos eta Paco de Jandua-n hasi eta Barranco del Palomar-eraino iristen zen, tarteko guztiak harrapatzen zituelarik. Plandeoliva: Paco del Palomar, El Castillar, Valdarras eta Paco de Valdarras hartzen zituen, Portillo de los Lobos (hau barne) eta La Cruceta-raino (honen zati bat hartzen zuen). Antoñanzas: El Alto de la Gudilla-tik Kaseda eta Zarrakazteluko mugetaraino hedatzen zen, tartean La Cruceta-ren zati bat, El Orzacal, Labekoaldea, El Saso de Vicentón, Antoñanzas, Puyalato eta El Llano de la Noria hartuz. Azken urteotan korralizak taiutzeko modua aldatu da, eta orain sei zatitan banatzen da Galipentzuko udalerria, honela: Ugaldeaz haraindian bi korraliza daude: lehena Engubelea (Kaparreta lerrez estalia dagoela gogoratu behar da)-k, La Sierra-k, eta Plandeoliva-k osatzen dute, eta bigarrena hortik beheitiko dermioek. Bi Aurino-ek eta Zabaleta-k (azken honetan Ondallu eta El Paco de la Barrera sartzen dira) hirugarrena osatzen dute. Valescura-k (hemen El Paco de la Vaquera sartzen da, besteak beste), Ekarra-k, eta Pila-k (Bartaquilar honetan sartzen da) laugarrena osatzen dute; altxonbidetik Ageza eta Eslaba aldera dauden dermio guztiak bostgarrenean sartzen dira, eta altxonbidetik ugalderaino seigarren eta azkena hedatzen da. Melenas azken biotan banatua dago.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

 

  • Corraliza ()
UTM:

				
Coordinates:

				

cartography:

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper