(...)
Artadua-ko gain bat (erdaraz Alto de la Lecinosa deitzen zena) izendatzen zuen (Ikus Camino de la Lecinosa eta La Lecinosa sarrerak).
1761erako Arttaburua bilakatua zen.
Gure ustez egungo Alto de la Venta-rekin identifika liteke, alderdi honetan beste gainik ez dagoenez gero (ikus Venta sarrera).
(...)
venta (alto de), (casa de), la -
(1994)
OV.11, 295
(...)
La Venta toponimo berria da eta bertan zegoen benta eta osatatuari zor bide zaio. Gure informatzaile batek dioenez Done Jakuera zihoazen erromesak bertan pausatzen omen ziren. Jendeak dena den, mauruek eraiki zutela uste du. Etxea orain hondatua dago, eta paretek zutik dirauten arren teilatua eroria da.
Antzinako Artadua edo La Lecinosa, Artadualdea, Artadugibela eta Artaduondoa-ren eremua beretu du, guttieneko kontuan. Antza denez bertan zegoen Castro de la Lecinosa, Nuestra Señora de la Lecinosa edo Ermita de Artadua deitu izan den eraikuntza (ikus Artadua eta Lecinosa sarrerak), eta egungo egunean oraindik inskripzio batzu ikus daitezke bertan, eta aldareko mahaia ere bai. Hilerria ere bazen [Hemengo hilobi batzutako harriak ganbelatako daude orain herrian. Gorpuak ateratzean ezproinak aurkitu omen zituzten, hezurrekin batera.].
Alto de la Venta alderdiko muinoa da, eta itxura guztien arabera dokumentazioko Artaduburua edo Alto de la Lecinosa-rekin identifikatu beharra dago.
Dermio honek El Llano, Bidezarreta, Euntzeberri, Arrizutaga, Presaldea, Zurbaran, Artadubarren eta Artxilabe-rekin mugatzen du.
(...)
(...)
[Dermio baten zatiketa. -Aizina/-gibela] Atzeko aldea, gibelaldea izendatzeko aldiz, beti ezinbestekoa izan da toponimoari -gibela itsastea, bestela nahasketa sor zitekeelako. Eslaban, adibidez, Artadualdea, Artadubarrena, Artaduburua, Artadugibela eta Artaduondoa aurkitzen ditugu Artadua dermioaren zati ezberdinak aditzera emateko, baina ez dugu sekulan edireten *Artaduaizina-ren gisakorik, hau izendatzeko Artadua aski zelako, itxuraz.
(...)
(...)
[Dermio baten zatiketa. Burua] Txistukari atzean behin bakarrik azaltzen da, Leatxeko Igarazburua toponimoan, eta ikusten denez ahostuntasunari eusten dio.
Gure alderdian garbi baino garbiago ageri da burua erdarazko alto de, cabezo de, cabezal de...eta antzekoen kidea dela, eta dermio bateko 'gaina', 'mendikoa', 'muinoa' adierazten duela, altuera batetik bestera dexente aldatzen den arren. Adibidez, Eslabako Artaduburua-k Artadua dermioko muino txikia adierazten zuen, eta Zareko Auzalorburua-k Auzalorra (Campo de la Villa egun) deitu eremuko muino orain desagertua (dena berdindu baitzuten, ardantzea landatu aitzinean). Alde honetatik -gaina-k zenbaitetan duen balio bera (ez -pea 'azpia'-ren kontrakoa) duela irudi du (alderik bai ote?).
Hortaz oso garbi dago -goiena-k ez bezalako esanahia duela: Eslaban esaterako Gezari abajo (antzinako Gezaribarrena)-n dagoen Alto de Gezari izeneko muinoa (513 metro) dugu, eta segurua da hau dokumentazioko Gezariburua bera dela. Gezarigoiena-k, aldiz, dermio honen goreneko alderdia adierazten du, ez mendiko bat.
(...)
(...)
Lecinosa Lecino 'artea'-ren eratorria dugu [Izen honen adieraren inguruan ikus Galipentzuko lecino sarrera. Ledean La Lezinosa dugu 1726an (PRA-Oibar, 39. k.), eta La Lecinera 1730ean (id., 42. k.)], eta ezbairik gabe euskal Artadu(a) (< *artadui)-ren ordain erdalduna da (ikus sarrera hau).
Alto de la Lecinosa euskarazko Artaduburua bera zen (ikus sarrera hau), Cabe la Lecinosa euskal Artaduondoa edo Artadualdea-ren baliokide, eta Tras la Lecinosa gure hizkuntzako Artadugibela-rena.
Ermita de la Lecinosa edo Nuestra Señora de la Lecinosa egungo La Venta-n zegoen, gaztelua bera bezala (ikus Artadua eta La Venta sarrerak).
Ulertzekoa da La Lecinosa-n ermita izatea, Erdi Aroan hustu bide zen jatorri errematarreko herrixka izan baitzen bertan. Honela mintzo zaigu J. Gárriz [Despoblados, 21. or.] honetaz:
"La Encinosa, en Eslava, de ascendencia romana, fue sede de un monasterio de Templarios, despoblándose durante la Edad Media"
Autore honek dioenez Jupiterri eskainitako "ara" bat aurkitu zuten bertan.
Linares de la Lecinosa Los Linares altos-en (egungo Los Linares-en, alegia) zegoela suposa daiteke, Artadua-ko ermitak alderdi honetan gutxienez alor bat bazuelako (ikus Jaun Done Eztebegibela), baina Los Pozos de aguar lino delakoa (Los Pozos orain, itxuraz) La Lecinosa ondoan zegoela aintzat hartzen badugu, Artadua-ko lihatzeak bertan zeudela ondorioztatu beharko dugu.
Castro de la Lecinosa 1276an dokumentatzen da, eta itxura guztien arabera Alto de la Lecinosa edo Artaduburua-n zegoen gaztelua adierazten du (egungo La Venta bera, irudiz).
(...)
Collection: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Revue:
Maison d'édition:
Lieu: Iruñea
Date:
Référence:
Notes:
Type: artxibategia
Origine: partziala
Domaine: dokumentazioa
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abréviation: OV.11
Auteur: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titre: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Note:
Élaborateur:
Collection: Onomasticon Vasconiae 11
Revue:
Maison d'édition: Euskaltzaindia
Lieu: Bilbo
Date: 1994
Référence:
Notes: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Type: bibliografia
Origine: guztizkoa
Domaine: hizkuntza azterketa
NAN.PR.UNX - San Martin Unxeko protokoloak
Abréviation: NAN.PR.UNX
Auteur:
Titre: San Martin Unxeko protokoloak
Note:
Élaborateur:
Collection: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Revue:
Maison d'édition:
Lieu: Iruñea
Date:
Référence:
Notes:
Type: artxibategia
Origine: partziala
Domaine: dokumentazioa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Abréviation: NA.TM
Auteur: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Titre: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Note: 59 liburuki
Élaborateur:
Collection:
Revue:
Maison d'édition: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Lieu: Iruñea
Date: 1992-1999
Référence:
Notes: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Type: bibliografia
Origine: guztizkoa
Domaine: ofizialtzea
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Abréviation: NA.TOF
Auteur: ZZ. AA.
Titre: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Note:
Élaborateur:
Collection:
Revue:
Maison d'édition: Nafarroako Gobernua
Lieu: Iruñea
Date: 2019tik
Référence:
Notes: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Type: datu baseak
Origine: guztizkoa
Domaine: dokumentazioa
Mentions légales
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.
Siège social
B
BISCAYE
Plaza Barria, 15. 48005 BILBAO
+34 944 15 81 55
info@euskaltzaindia.eus
Centre de recherche
V
LUIS VILLASANTE
Tolare baserria. Almortza bidea, 6. 20018 SAINT SÉBASTIEN
+34 943 42 80 50
donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Represéntations
A
ALABA
Gaztelako atea, 54 01007 VITORIA-GASTEIZ
+34 945 23 36 48
gasteizordez@euskaltzaindia.eus
G
GUIPUSKOA
Tolare baserria. Almortza bidea, 6 20018 SAINT SÉBASTIEN